zirritu

iz. 1. Guztiz hurbil dauden bi gauzaren edo gauza baten bi zatiren artean gertatzen den irekidura luze eta estua. Atearen zirritutik ikusiko dugu nor den. 2. Galtzek aurrealdean botoiez zein kremaileraz ixteko duten irekidura. 3. (hed.) Sarbide edo iraganbide estua; zerbaiten edo norbaiten alderdi ahula, heldu, eraso edo kritikatzeko uzten duen aukera edo alderdia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[zirrikitua]: zirrikitu, zirriztu, intzirrikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) rendija, ranura, resquicio; grieta, fisura (2) bragueta (3) leal, fiel
fr (1) fente, crevasse, rainure, fissure (2) braguette
en (1) [irekidura] crack, cranny, slot (2) [galtzena] fly
port (1) fresta, fenda (2) braguilha, zíper da calça

Entzun:

Ataritik beste gela batera igaro zen, hura ere iluna, ate azpiko zirritu zabaletik sartzen zen argiak ozta-ozta argitua. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Baina minak ezin du haraino lasai sartu, ez gaitz zorrotzak han iraun, dena lokatu gabe, biziarentzat tokia falta izateraino eta arimaren zatiak gorputzaren zirritu guztietatik eskapatzeraino. [Gauzen izaeraz, Lukrezio / Xabier Amuriza (Klasikoak, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zirritu (Argazkia: Ander Morea, Karobi photography )