bar-bar

1 onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia. Jendea hasi da bar-bar hizketan. 2 onomat. Dirakien uraren onomatopeia. Nork bere barruan bar-bar irakiten dauzkan joera xume eta bihurriak. 3 adb. Barra-barra. Kai ingurutik etxera bar-bar jendea. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

bar-bar.

I . (Onomat.).

1. (V-arr-oroz-ple, L, Sal, R ap. A; Aq), bar-bar-bar. (Onomatopeya de ruido de voces, conversación, etc.). “Albórbola […] barbar dago (AN)” Aq 941. “Hablar a troche y moche” A. Cf. marmar.
Agotak bezala beti bar, bar, bar drainsatela. (Olagüe, 1615). ReinEusk 130s. Batera bestera begira, batian barrez, bestian erdi lotan, miiñakaz barbar. JJMg Mayatz 220. Bar-bar-bar, oro hartaz elekan, egun bat; bi, hiru, zortzi egun goren-gorenaz. HU Zez 143. –Brien fiura, pullitak gituk… Ala… etzautak leher egin bederen?– Eta, bar, bar, bar bere buruarekin, ithurri alderat badoa Sabuquy ere. Ox 198. Jendea asi da, bar-bar, izketan gogara. “La gente comienza a hacer comentarios” . Or Eus 28. Behin, erretor bat, ez othe zenetz Makean, predikatzen ari zen bar-bar-bar Jainkoak berak daki zertaz. Lf Murtuts 22. Nik ez niken beintzat nai iri aundi batean eortzi nindezaten, izketan barbar yoaten baitira. Or QA 116. Ruso erakaspenak oraino

2. (Onomatopeya de la abundancia, multitud). “Barbar, par-ci par-là” VocBN. “Barbar (Vc), esparcir” A (probablemente en este sdo. ). Cf. barra-barra.
Eguzki-galdatan barbar plaza: […] erriko aitona xaarrak, alkatea erdian dutela, […] txistu-ots berritxuak noiz jaikiko diran zai, neska-mutil gazteak. Mok 11s. Urguilldik eta kai-ingurutik / etxera barbar jendea. “La gente vuelve en tropel a casa” . Or Eus 399. Errazkin, / deabru kazkin (gaizkin) / Baraibar, / laiñoa barbar. Ib. 61. Uretan sortu bitez barbar pizti arnasdun biziak. “Producant aquæ” (Gen 1, 20). Or MB 391. Ioan nintzan Kartagora, ta nondinai maite lizunak barbar zetozkidan. “Circumstrepebat me undique” . Or Aitork 53.

3. “Onomatopée […], mouvement d’un insecte qui marche, et sensation qu’il cause. Marmalo bat barbar dabilkit golkhoan” H. Cf. barbarita, barbalot.

4. “Barbar (Sal, R, Sc), ruido de ebullición” A. Cf. bor-bor. Itxasoa ari zelakotz barbarbar, zerbait ixtoria miresgarri ahapetik kondatuz. SoEg Herr 23-6-1955 (ap. DRA). Gerlatik lekora, baziren hasi zirenak gerlarien zauriak ezin aski saminduz, barbar egon zadin azkarri etsaien arteko herraren sua. Ib. 10-2-1959 (ap. DRA). Nork bere barruan barbar irakiten dauzkan ioera xume ta biurrienak. Zait Plat 125.

5. (Onomat. del murmullo suave). Gogoan dauka osto-tartean / ateman zun azaria… / Egoa pal pal, ostoak barbar, / sor zedukan belarria. “Estaba sorda por el viento sur que agitaba la hoja” . Or Eus 382. Barbarbar asi zen semea garnu egiten. (L-sar). A EY II 328.

II . (Sust.).

(Aq→A), barbara (Dv). Vocerío. “Albórbola, barbarra” Aq 941. “Barbara, murmure de voix, grognerie” Dv. Andik emendik, Zure / zoramen esanekin / zauritzenago naute / eziñ-esanarekin: / iltzear nadukate / barbar totel orrekin. Gazt MusIx 198.

BARBAR-HIZKERA. Lengua bárbara. Cf. barbaro. Barnean naski, nere buru-txokoan, ez heberkeraz, ez grekoz, ez latiñez ez barbar-izkeraz, Egiak, ago mihien laguntza gabe, ele-zatien otsik gabe esanen liket. Or Aitork 307.

Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[bor-bor]: barbarka, bor-bor, borborrean, galgalka, pil-pil, pil-pilean, pilpilka, bur-bur Ipar., borborka Heg., bol-bol Bizk., bolbolka Bizk., burrustan Ipar./Naf.    

[barra-barra]: ausarki, ausarkian, bolo-bolo, erruz, franko, gizenki, gogotik, jori, lodi, naro, naroki, naroro, oparo, plei-plei, ugari, frankoki Ipar., goriki Ipar., ihaurri Ipar., nasaiki Ipar., tole Ipar., eurrez Bizk., bizkorki Naf., abasto beh., barra-barra beh., ertohil g.e., joriki g.e., ugariki g.e., ugariro g.e., abondo zah., aseki zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. onomatopeya de murmuro, susurro, cuchicheo (2) adb. voz que expresa abundancia, multitud (3) adb. [borborka] a borbotones, en ebullición
fr
en
port

Testuinguruan

Jendea hasi da bar-bar hizketan. (Hiztegi batua)