trabagarri

1 iz. Trabatzen duen gauza, eragozgarria. Bere neurriko eleberri bat egiteko trabagarri dituen dohain bikainak brida estuz menderatzen ditu. 2. adj. Traba egiten duena. Atzerrian, euskaldun garbia izatea ez zitzaion izan hain trabagarri. 3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Adimenaren trabagarri, ez laguntzaile, den hizkuntza. (Hiztegi batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

trabagarri.

1. (L ap. A ; SP, H). (Sust.). Impedimento, estorbo, obstáculo. “Trabagarri bat, un détourbier [?]” SP. “Qui sert à entraver, au propre et au figuré” H. v. traba. Liburu Sainduen irakurtzean, maiz trabagarri dugu izpiritu kuriosegia. Dv Imit I 5,

2. Euskalkiren bat, aski landua bera, besteak baino behartsuago eta errumesago gertatzea, adimenduaren trabagarri, ez laguntzaile? MIH 386. Izatekotan ere eragozpide baitituzte eta bere pauso arinen trabagarri. MEIG IV 75. 2. (Adj.). Obstaculizador. Euskaldun garbia izatea ez zitzaion izan gure arteko zenbait gurasok beren seme-alabentzat beldur duten bezain trabagarri. MIH 259s.

Sinonimoak: iz.

[eragozgarria]: debeku, enbarazu, eragaitz, eragozgarri, eragozle, eragozpen, eragozpide, estropezu, galarazpen, oztopo, oztopobide, traba, behaztopa Ipar., faxeria Ipar., poxelu Ipar., trebukagarri Ipar., destorbu Ipar./Naf., baragailu Zub., epantxu Zub., objekzio beh., behaztopabide jas., behaztopagarri jas., behaztopa-harri jas., atzerabide g.e., atzeragarri g.e., atzerapen g.e., eragozketa g.e., molestia Heg. beh., baragarri Ipar. g.e., murtzi Ipar. g.e., enpatxu Ipar. zah., harzaragarri Ipar. zah., trabu Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. estorbo, impedimento, traba, obstáculo, dificultad
fr iz. empêchement, obstacle
en iz. hindrance, impediment, obstacle; handicap
port iz. obstáculo, dificuldade

Testuinguruan

Horrelakoetan beti gertatuko natzaio trabagarri, gainean eraman beharreko zama astuna. {Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)]