barrandan
adb. Zelatan. Pasabidearen gibeletik barrandan zegoen. Baina hona gure gizona atetik barrandan; eta zer ikusten du? Ematen da zelatan edo barrandan ezponda baten gerizan. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
BARRANDAN (B, BN-arb-ciz; H, T-L; barrendan AN, L, Sal; H). Ref.: A (barhandan, barrendan); Izeta BHizt2; Gte Erd 63. Al acecho, espiando. “Barrandan egoitea, être aux écoutes, aux aguets (de ce qui se passe au dedans d’une maison, etc.)” H. “Escuchando” A. “Épier, barrandatu, barrandan egon ” T-L. “Espiando. Barrandan zioken gure solasak aitzen” Izeta BHizt2. “Barrandan egoiten da (BN-arb), barrandan eman zen (BN-ciz)” Gte Erd 63 (s.v. bijilatzen). v. barranduan, ZELATAN.
Huna non dagoen gure harrasiaren ondoan, leihoetarik begira, xareten artetarik barrandan. Dv Cant 2, 9. Yauntto hek sarthu zireneko ganberan, eta bortha untsa zerratu zuten ondoan, eman ninduzun barrandan eta gakho xilotik beha. Elsb Fram 174. Emaiten da zelatan edo barrandan esponda baten gerizan. Jnn SBi II 90 (ap. DRA). Kantatu daukute “Maitia, nun zira” hain gora eta ozen non oiharzunak ihardesten baitzeien Espainiako aldetik, eztiki, “maitia” handik egon izan balitzeie bezala barrandan. JE Bur 142. Barrandan zelarik, barrandari laguna utziko zuen hor tente potente. Ox 197. Brigadako gardak oro egon ziren, alegia eta deusere ez, zeletan, barrandan, zerbait atxeman beharrez. Barb Sup 140. Beldur ziren, eken bila gordetuak barrandan egonen zirela. FIr 151. Barrandan jartzen ziren etxe-kantoinetan; iragaile soil bat zekusatenenan, gaitzeko kaska bat emaiten zioten. Mde Pr 134. Geneve-n potret atheratzaileak Biltzarreko jaunen beha, barrandan. Herr 21-5-1959, 1. Zer ari ote ziren [azeriak] . ? Zakurra gelditu zen eta barrandan egon. JEtchep 31. Eisenhower presidenteak ez du gorde lehen alkirat heldu eta eman zuela baimena, airekoak ar ziten barrandan. SoEg Herr 19-5-1961 (ap. DRA). Bainan huna gure gizona atetik barrandan, eta zer ikusten du? “Épiant à la porte” . Ardoy SFran 187s. (Tras gen.).Al acecho de. Jakizu dohakabe hek oinhaze bethikoetan daudela; ez sesurik, ez erreparurik hekientzat ez daitela. Eta berek diote zure zeletan eta barrandan daudela. Dv LEd 100. (Con dat.). Atzarria [zure gogoa], idekia, argi-gosea, bethi kaldan, munduari barrandan. Lf ELit 325.
Sinonimoak: adlag.
[zelatan]: kirika, kiriketan, zelatan, goaitean Ipar., talaian Bizk., ataizean g.e., barranda Ipar. g.e., zelataka Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Ipar.) espiando, al acecho
fr
en
port
Testuinguruan
“Baginuen haundienek bertze lan bat, ez pollita. Eskolarat orduko, erakasleak emaiten zaukigun “buchette†deitu erhiaren heineko abar pixka bat. Gure egitekoa, barrandan egoitea. Nork ere jalgitzen baitzuen hitz bat euskaraz, eta hari zura saka, ixil-ixila, nehor ohartu gabe. [Eskolan euskaraz mintzatzeagatik, mihi-haria moztu eta buruan zauria egin!, Pako Sudupe (zuzeu.eus, 2020-12-01)]
Reply