zerori

1 izord. zu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zeu; zuhaur. Zuk esturan ipini nauzu, eta zerori ere jarri zara. Stepen, zerorrek deitu zenuen eta orain haserretu egiten zara? Hilen naiz, eta orduan guztiak zerorri geldituko zaizkizu. Puntu horretan ez duzu zerorren iritzia azaltzen, besterena baizik. 2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Eta nire ondoan egongo zarete zu zerori, zure semeak eta horien umeak. Horrela den ala ez, zuk zerorrek ikusiko duzu. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: izord.

[zeu]: zeu, zuhaur Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izord. tú mismo, -a; usted mismo, -a
fr izord. vous-même ; toi-même
en izord. you yourselves
port izord. tú mismo, -a; usted mismo, -a

Testuinguruan

Zuk esturan ipini nauzu, eta zerori ere jarri zara. (Elhuyar hiztegia)