baso
baso 1. iz. Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. Baztango basoetan. Arrainak urean, abereak basoan. Ikatza egiteko basoa. Baso sarria, zarratua. Baso inausia, soildua. Pago baso itzaltsua. Basoko abereak, hegaztiak. Munikolako baserriak baso sail handiak zituen. Herri basoa. Baso jabeak diruzale dira; larrutu dituzte mendi eta basoak. || Esr. zah.: Etxera orduan basora. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo. baso soiltze, baso-soiltze Lurralde edo lursail bateko landareak galdu edo kendu. Argentinako baso-soiltzea eten nahi du Greenpeacek. Baso-soiltzeak eragin nabarmena du klima aldaketan. Animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.
baso 2. iz. Edalontzia; ontzi horren edukia. Basoa puskatu zuen. Basoak bete. Baso bat ur hotz. Baso bana sagardo eman zien. Edan dezagun beste baso bana. Baso bete ardo. Hamar baso hartuta hamar baso hustu. Zenbait baso ardo. Baso ardoa goratu eta irri egin zuen. baso erdi, baso-erdi Ik. basoerdi; baxoerdi. Baso erdi patxaran.
baso 3. pred. Ipar. Zah. Gai, gauza. Zuk egin nazazu baso, Lorian parte izateko. baso izan da ad. Ipar. Zah. Gai izan, duin izan. Ez dira baso eta ez aski holakorik egiteko. Erran daitekeen baino gutiago edireten da ofizio hartarako gai eta baso denik.
(Hiztegi Batua)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[oihana]: oihan, saroi g.e.   Â
[edontzia]: edalontzi, edontzi, godalet Ipar., gandola g.e., beira Ipar. zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. bosque; selva (2) iz. [edatekoa] vaso; iz. (Biol.) Ik. hodi (3) adb. (Ipar.) suficiente; capaz
fr (1) iz. bois, forêt (2)  iz. verre
en (1) iz. forest; woods; jungle (2) iz. glass; cup
port (1) iz. bosque; selva (2) copo
Testuinguruan
Une horretan, ingurura begiratu, eta baso eder bat zeharkatzen ari zirela ohartu zen; urki lirainak zituzten ezker-eskuin, ilara banatan. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)]
Reply