leinargi
1 adj. Etorkiz bikaina dena, aitoren semeen edo alaben nolakotasunak dituena. Ik. noble. Arnaldo zaldun leinargia. Gipuzkoako probintzia txit leinargia. Etxe leinargi eta aberats batean sortua. 2 iz. Leinargitasuna. Euskaldunen leinargia. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
leinargi. 1. (-eñ- Lar→Chaho), leinuargi (Lar). (Sust).Nobleza, hidalguÃa; estamento nobiliario. “Nobleza” Lar. “Calidad, lustre, nobleza, leñuargia ” Ib. Etzen hiriko lehen leñargitik, bainan aberatsa zen. Birjin 377. Eleizgizonak, serorak, donedea, Gipuzkoako leñargia, leñargi akiatua eta Aide nagusiak. Ag Lar 554. Ezagutzen dezute zuen animaren leñargia edo nobleza. Kortazar Serm 32. Pobre-aitzakiz ez euskaldunoi / leñargia uka, ordea! SMitx Aranz 77. [Arimak] azturik zeukan goi-leñargira. Gazt MusIx 83.
2. + leinargin. (Adj.). Noble. Dakidalakoz dierri leiñarginagorik mündian eztela eziez enia. Egiat 37. Nasterik gabeko [españar] garbienak, piñenak, leialenak eta leñargi edo nobleenak. Izt D I. Bizkaitar liñargi eta prestuben leijaltade agirijak. (1846). BBatzarN. 163. Señorijo edo lur linargi onen mirariz […] beteko sentimendubak. (1866). Ib. 231. Gipuzkoako probinzi txit leñargian . (noble). Ag Lar 546. Deba leñargiko seme argidotarrak arduratsuak ziran. Ag EE 1895b, 169. Euskal-erria oso leñargiaren menaudia. Ag Ioan 109 (cf. ib. 158 beñargia, sin duda errata por le-). Gazte leiñargiak Hausburgtarren ikurrinpean aintzarako biltzen diralarik. Goen Y 1934, 184. Etxe leñargi ta aberats batean. Etxde JJ 17. Noble (de espÃritu).
Arnoldo zarraren biotz leiñargiak. Ag AL 16. Ezin ukatu diteke Iparragirre leñargia izan zala bere arlotekerian. Lab Y 1933, 193.
LEINARGIZKO. Noble, franco. Begi andi leiñargizkoak. Ag AL 11.
LEINARGIZKO ESKUTITZ. Carta de hidalguÃa. Erosirik leñargizko eskutitz bat. Iza EE 1881a, 126.
Sinonimoak: iz. neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[leinargitasuna]: noblezia, leinargitasun g.e.   Â
[noblea]: aristokrata, leinargiti neol., leinargitsu neol., handizuren g.e., noble g.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) izond. noble (2) Â iz. nobleza
fr (1) izond. noble (2) Â iz. noblesse, aristocratie
en (1) izond. noble (2) Â iz. nobility, aristocracy
port (1) izond. (masc) nobre (fem) fidalga, aristocrata (2) Â iz. nobreza
Testuinguruan
Haiek ez ziren ergelak, noski. Bat: Biblia zen orduan historiaurrea azaltzeko paradigma: etorki bat ematen zion euskarari, eta kronologia bat. Bi: Orduan (eta luzaro) etimologia horrela egiten zen, alegia, edo paronimia edo hotsen antzekotasunagatik (Aralar & Ararat, Gorbeia & Gordeia), edo zati ulergarrietan zatituz (Anda-luzia). Hiru: euskararen antzinatasuna eta leinargitasuna defendatuz euskaldunen pribilegioak babestu nahiz ari ziren (eta badirudi lortu ere lortu zutela). Euskara, Jainkoak sortutako hizkuntzetako bat. Euskaldunak, Penintsulako lehen biztanleak. Lehen espainolak. Espainolenak. (Nola aldatu diren kontuak). [Munduari biraka, Blanca Urgell (Berria.eus, 2020-10-14)]
Reply