beltz
1. izond. Ikatzaren edo ebanoaren kolorekoa, edo bere mota berekoek normalean dutena baino kolore ilunagoa duena. Ile beltza. Ardo beltza. Ogi beltza. 2. izond. (hed.) Ezkorra, tristea, zorigaiztokoa. Etorkizun beltza. Egun beltza. 3. izond. (hed.) Gaiztoa, maltzurra, doilorra. Ez nuen uste hain bihotz beltza zuenik. 4. adb. Beltzarana. Eguzki asko hartu duzu eta beltz-beltz zaude. 5. iz. Kolore guztien artean ilunena (fisikoki, beltza ez da berez kolorea, ez baita argiaren espektroan ageri, argi ikuskorraren maiztasun-bandako izpi guztiak zurgatzen dituen objektu edo inguruak sortutako efektua baizik). 6. iz. eta izond. Arraza melanodermoa, larruazalaren pigmentazioa beltza duena; arraza horretako gizabanako edo (pl.) giza taldea; direlakoei dagokiena. Beltz bat inguratu zitzaidan. Karibeko beltzak. Musika beltza. 7. iz. Karta-jokoan txanka, zaldun eta erregeari ematen zaien izena. 8. iz. Karlisten artean, liberala. Donostia beltzen eskuetan zegoen. 9. iz. MUS. Zuri baten erdia eta kortxearen bikoitza balio duen nota-irudia. • BELTZAK IKUSI. Gorriak ikusi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
[ilun]: ilun, beltzaran, ilunpetsu. argi.
[triste]: triste, goibel. alai, atsegin.
[doilor]: doilor, gaizto, bilau.
[jukutria]: jukutria, bilaukeria, doilorkeria, zapokeria, gaiztakeria
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es 1 izond. negro, -a 2 izond. [kideko batekin alderatuz gero kolore ilunagokoa] negro, -a; moreno, -a 3 izond. (hed.) negro, -a; triste; desgraciado, -a; sombrÃo, -a 4 izond. (hed.) malo, -a, malvado, -a; infame; perverso, -a 5 izond. [deabruarekin zerikusia duten erritu edo ospakizunei buruzkoa] negro, -a 6 iz. [kolorea] negro 7 iz. [txotekoa, zaldia edo erregea] figura 8 iz. [karlistaldian] (herr.) liberal 9 iz. (Mus.) negra 10 iz./izond. (vino) tinto; chiquito [de vino tinto] 11 iz./izond. [arraza beltzekoa edo hari buruzkoa] negro, -a
fr 1 izond. noir 2 izond. nègre, brun, -e 3 izond. (hed.) triste, sombre, mauvais, -e 4 iz./izond. (vin) rouge 5 iz. (Mus.) noire
en 1 izond. [kolorea] black 2 izond. black; dark 3 izond. black, sad; gloomy, depressing 4 iz./izond. [ardoa] red wine 5 iz. [txikitoa] a small glass or half a glass of red wine 6 iz. (Mus.) crotchet
port (1) cume, cume (2) terraço
Angela Davis ekintzaile estatubatuar beltzak ez zuen lortu Arnaldo Otegi ikustea.
Reply