ikusezin
izond. Ezin ikus daitekeena. Begi hutsez ikusezinak diren gauzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
ikusezin (Lar, H (G)), ikusiezin (Añ).
1. Invisible. Ikus eziña zara ezkongai neskutsa! Laux BBa 44. Jaungoikoaren beatz ikuseziñetik zilintzaka. TAg Uzt 98. Ortzi-eme ikusi-ezin orri eta zuri. Zait Sof 150. Mundu ikus-eziñ oiekin dugun artu-emana. Or QA 59. Zenbait aldiz ikusiezina da ekaia mediumetik ateratzean. Mde Pr 331. Lur au ikus-eziña ta antolagabea zan. Or Aitork 340. Orduan ikusi nitun […] Zure ikus-eziñak. “Invisibilia tua”. Ib. 176. Edozeiñek daki su ikusezin orren barri. Erkiag Arran 94. Beren ezten ikus eziñak. Ibiñ Virgil 112. Lokarri ikus ezinaz inguratu. Lasa Poem 98. Honen gai ikusezina nabarmentzea. MEIG IX 135 (en colab. con NEtx). Begi utsez ikuseziña. Zink Crit 19.
2. (Lar, H (G)). Invisibilidad. Ikusezinak mendean daukan irudimenaren alde egon ezinetan. MEIG IX 132 (en colab. con NEtx).
3. Penalidad, sufrimiento. Lurrean ikusi eziñak ederki ikusteko. Inza Azalp 114.
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es izond. invisible; que no se puede ver
fr izond. invisible
en izond. invisible
port izond. invisÃvel
Nire gorputzak
ukitzen nauten pertsonen antza hartzen du
paseatzen ditudan kaleena
eskapatzen zaizkidan gezurrena.
Apurka-apurka definituz doa
ibai bati edo erritmo jakin bati jarraituz.
Beti dago zerbaiten bezperan
aldaketaren begian.
Guztiz autonomoa dirudi
masturbatzen naizenean
atzazalak ebakitzen dizkiodanean
ispiluan jartzen dudanean.Tatuaje ikustezinetan gordetzen ditu
jadanik ahaztutako uneak.[Amemometroa, Igor Estankona (Susa poesia, 1998)]
Reply