berba

iz. (B) Hitza. • BERBA BETE. Norberak agindutakoa egin. || BERBA EMAN. Norberak zerbait egingo duela agindu. Joango nintzela esan nien, eta behin berba emanez gero, joan egin beharko dut. || BERBA HARTU. Norbaitek emandako berba kontuan, gogoan hartu. Esan nuen 100 kiloko harria jasotzen nuela. Lagunek berba hartu zidaten, eta orain kontuak. || BERBA JAN. Norberak agindutakoa ez bete. || BERBARAKO. Adibidez; nolabait esateko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk.

[hitza]: hitz, ele Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (B) palabra
fr (B) parole, vocable, verbe
en word; term; expression
port palavra

Entzun:

 Kaixo, tribukide:

“Tribuaren Berbak” saio berrituaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Aurkezpena martxoaren 9an izango da, 19:00etan, EiTBren Bilboko egoitzan.
Bertan, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak bertaratuak agurtuko ditu. Mertxe Mugika AEK-ko kordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren koordinatzaleak “Tribua Korrika eta Euskahalduntzen” sarrera egingo dute.
Ondoren, Kike Amonarrizek “Tribuaren Berbak saioa Telebistatik kanpo erabiltzeko gida” eskainiko du.

Bertaratutakoei orain arte telebistan eman diren Tribuaren Berbak saioko atalen laburpen gida emango zaie. Eta material hori oinarri hartuta, ariketa praktikoak ere egingo dira.
Eskolako irakasle, euskaltegiko ikasle zein irakasle edota euskara teknikari gisa material hau baliagarri izango zaizulakoan gonbidatu nahi zaitugu “Tribuaren Berbak” saio berrituaren aurkezpenera.

Zure inguruan gonbidapen honen berri ematea eta zabaltzea eskertuko genizuke.

Aldez aurretik mila esker, zure zain izango gara.

Kike Amonarriz, Tribuaren berbak

Kike Amonarriz. Iturria: EiTB