mozal
iz. 1. Muturrekoa. 2. Txalupek brankan duten babesa, kaietako harresiekin ez marruskatzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
mozal (A Apend), mosal (V-gip ap. Iz ArOñ).
1. “Bozal” A Apend. Cf. 1 bozal, moxal.
2. “Cierta defensa a proa de las lanchas para evitar el roce del codeste contra los muros de los muelles” A Apend.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) bozal (2) defensa de la proa de las lanchas
fr muselière
en muzzle
port açaimo, focinheira
Entzun:
Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa bidegabea bertan behera geratu izana ospatu genuen iaz Euskal Herriko gizartearen eta komunikabideen gehiengoak. Baina 2014 amaitu aurretik, gure lanbidearen jardun askea baldintzatzen duen beste kasu batek asaldatu gintuen, eta beste behin, adierazpen askatasunaren alde agertu beharrean gaude. Topatu.info hedabidearen aurkako bidegabekeria eta ildo errepresiboan sakontzera datorren Espainiako Gobernuaren Mozal Legea (gaztelaniaz Ley Mordaza) salatu nahi ditugu.
Legeak kazetarion lanari zuzenki eragingo dio, eta hori ezin dugu onartu. Manifestarien aurkako poliziaren gehiegizko indarraren erabileraren berri ematea, etxe-gabetzeen zuzeneko kontakizuna egitea eta kolegiatu gabeko kazetaritza herritarra delitu bilakatu nahi ditu Mozal Legeak, besteak beste. [300 kazetari, argazkilari… baino gehiagok, kazetaritza delitua ez dela aldarrikatu dute, Kude (kazetaritzaezdadelitua.info, 2015-03-09)]
Reply