berbots
iz. (B) Hitz-hotsa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
berbots (V ap. A), berbaots. Ruido de voces. v. berbaro. Berbotsera inguratu ziran auzoetako emakumeak. Ag Kr 33. Ango akitika egin bearra, ango berbotsa, ango joan etorri ta gora berea! Ib. 57. Kosepantoñineko txalupetxean bazan autua ta berbotsa baiño etzana. Erkiag Arran 29. Urrun-samarretik etorren berbaotsa, itz zaparradea. Ib. 49. Gerogarrenean, ez lo bai lo dagoala, alako berbotsa entzun dau mutillak beeko bizitzan. Erkiag BatB 141. Bide asko zear / joan da jendea. / Berbotsa joan da ta / galdu da azkenengo / soiñu-zaratea. Gand Elorri 175.
Sinonimoak: iz. Bizk.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (B) ruido/murmullo de voces
fr bruit de voix, murmure de voix
en sound of voices, murmur of voices
port som de vozes, murmúrio de vozes
Entzun:
Barne lubaki honetatik ari natzaizu,
bandera zuririk ez duen saminetik.
Ahalegindu izan naiz zugana egiten baina
urrun zaude eta nire oinek ez dakite zure helbiderik.
Noizbait estaliko dira lurretenak,
amatatuko suak karriketan,
eta ohe hutsak beteko ditugu denon artean.
Ataurre ahantziak baino ez dira orain gure oroitzapenak,
ezpain idortuetan bakantzen zait berbotsa
ondoan ez zaitudanean.
Alferrik gabiltza luzamendutan,
herriak ez baitaki zure bakardadearen berri.Zutaz oroit egin dut arratsaren gainbeheran:
nigandik haragoko estratan gora joan zara ezer esan gabe,
eta gau honen bestaldera hurbiltzeko tirria sentitu dut
zure begi ilunetan gorde nadin.
Berandu da ordea barkeske hasteko.[Deserriko karrikak, Mikel Ibarguren (Susa poesia, 2002)]
Reply