pasahitz

Pasahitza (ingelesez, password) baliabide baterako sarbidea kontrolatzeko balio duen karaktere-kate sekretua da. Orokorrean software baliabide baterako sarrera babesteko ezartzen da pasahitza. Pasahitza sistema horretan sartu behar denak bakarrik jakin behar du eta beste pertsona guztientzat sekretua izan behar du. Gehienetan erabiltzaile izen batekin lotuta egoten da pasahitza eta biak idatzi behar izaten dira.  (Jarraitu irakurtzen Wikipedian)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es contraseña
fr signe de reconnaissance
en password
port senha

Entzun:

Ateko giltzekin batera, ordenagailuen pasahitzak eta posta elektronikorako helbideak eman zizkiguten. [Nevadako egunak, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

pasahitz (pixabay, CC0 Public Domain)