iraka

iz. BOT. Gramineoen familiako landare belarkara, hostoak estuak eta loreak bukaerako buruxkatan dituena. Laboreen artean hazten da eta erauzten zaila da (Lolium temulentum).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia

iraka (G, AN-5vill, L-ain, B, BN, S; SP (-kha), Lar, Añ (G), VocBN, H, VocB; h- SP (-kha), Dv, H), iralka (AN-egüés). Ref.: Alth Bot 9; A (iraka, iralka). Etim. Préstamo románico; cf., por ej. pir. biraca. En último término, de lat. ebriaca.

Cizaña (sentidos prop. y fig.). “Zizaña” Lar, Añ. “(Lolium temulentum), ivraie enivrante, iraka” Zerb GH 1934, 332. “Parece trigo, se conoce por ser más verde y espiga más estrecha” VocB. Ethor zedin haren etsaia eta erein zezan hiraka ogi-artean. Lç Mt 13, 25 (Leon hiraka, He, TB, Echn, SalabBN iraka; Ip zalge, BiblE ologaizto). Ogi-pulua bekanki da irakaz xahua. O Pr 347. [Bersuak] irakaz betheak zorigaitzez gehienak, erdara hitz andanatto bat han-hemenka erain eta ez jorraturik. JE Bur 144. Pazkagi hoberenetan iraka sor ditake: ez da beraz harritu behar Azkainen ere ukan bada Jean Baigorri bat. Zerb Azk 107. v. tbn. Monho 48. Hb Egia 112. Izt C 48. Ibiñ Virgil 47n. Iralka: LE Urt 71 (ms. 25v zizaña).

Sinonimoak: iz.

    [landare lastoduna]: zoragari, llollo Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia eta Wikipedia):

es iz. (Bot.) cizaña, borrachuela (Lolium temulentum)
fr iz. (Bot.) ivraie enivrante (Lolium temulentum)
en iz. (Bot.) darnel, poison darnel, darnel ryegrass, cockle (Lolium temulentum)
port iz. (Bot.) joio, cizânia (Lolium temulentum)

Entzun:

-Eta ez al zuen erran ezen iraka eta bertze belar gaixto guztiak ebaki egin behar zirela eta sutarat jaurtiki? [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

iraka (Wikimedia Commons)