bermatu

1. da/du. (batez ere Ipar.) Zerbait edo norbait, beste zerbaitek eusten diola jarri. Ukondoez beribilaren leihoetan bermatuz, haurrek lepoa luzatzen dute barnera. 2. du ad. Norbaitek inoren zorren edo egitekoen erantzukizuna beregain hartu; zerbaiti buruzko bermea eman. 3. da ad. (Ipar.) Ahalegindu. Zerbait egitera bermatzen direnak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[arrimatu]: irozo, arrimatu Ipar. g.e.
[ahalegindu]: ahalegina egin, ahaleginak egin, ahalegindu, indarkatu, saiatu, entseatu L-BN, iseiatu Zub., aplikatu zah., dendatu Bizk. g.e., permatu Ipar. zah.
[bermea eman]: berme eman, abalatu Heg., garantizatu Heg.
[fidatu]: fidatu, uste ona izan, fida izan Ipar., fio izan Gip. beh.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (batez ere Ipar.) apoyar(se) (2) (hed.) confiar (en) (3) (Ipar.) empeñarse, esforzarse, intentar, hacer lo posible (4) garantizar
fr (1) (s’)appuyer (2) (hed.) compter sur (3) (Ipar.) (s’)efforcer, essayer (4) garantir, assurer
en (1) to rest against/on, to lean against/on (2) to trust (in), to rely on (3) to guarantee; to assure
port (1) (batez ere Ipar.) apoiar-se (2) (hed.) confiar (en, em) (3) (Ipar.) empenhar-se, cismar (4) garantir

Entzun:

PSNko Juan Jose Lizarbek ere nabarmendu zuen lege aldaketak aukera berdintasuna bermatzen duela: «Euskararen legea aldatu gabe ere gobernuak egiten ahal zuen hori, baina orain arte egin ez duenez, legea aldatu behar izan dugu». [Parlamentuak egin du euskara Nafarroa osoko ikastetxeetara zabaltzeko urratsa, Edurne Elizondo (Berria.eus, 2015-02-20)]

bermatu (Gaurko hitza, CC)