ama(-)hizkuntza

iz. Haurtzaroan ikasitako lehen hizkuntza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Hiztegi Batuan

ama-hizkuntza edo ama hizkuntza

Orotariko Euskal Hiztegian

AMAREN HIZKUNTZA. Lengua materna. Ikastoletan eta ikastoletarik gora erabiltzen den euskara, ez daiteke izan, eta ez da, inoren ‘amaren hizkuntza’. MIH 218. Ez diote ez zure haurrari ez besterenei ikastolan ‘amaren hizkuntza’ irakasten, baizik eta mintzaera horretatik hurbilagoa edo urrutiagoa, baina bestelakoa. Ib. 218. Batasunak […] galera berekin dakar: ez da, hasi berrian behintzat, inoren ‘amaren hizkuntza’ izango. Ib. 223.

Sinonimoak: iz.
[ama(-)hizkuntza] : amaren hizkuntza (OEH)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es lengua materna
fr langue maternelle
en mother tongue
port língua materna

Entzun:

Gaur, otsailak 21,  Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da. UNESCOk urtero antolatzen du egun hau, mundu mailan,  kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko asmoz. Bereziki hizkuntza gutxitu, indigena eta arriskuan daudenei erreparatu nahi zaie eta, horretarako, ekimen ezberdinak antolatzen dira. Aurten ekimena Internetera heldu da eta kanpaina bat ipini da abian: Tweet in your #MotherLanguage. [Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, txiokatu #AmaHizkuntzan (#MotherLanguage), maitego.com]