lokartu
da ad. (batez ere Ipar.) Lo hartu, loak hartu. Etzan zen lurrean eta lokartu zen arbola haren azpian. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:ad.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (batez ere Ipar.) dormirse, adormecerse (2) (batez ere Ipar.) (hed.) entumecer(se); aplacar(se), sosegar(se)
fr (1) (batez ere Ipar.) s’endormir, s’assoupir (2) (batez ere Ipar.) (hed.) s’engourdir, se calmer
en (1) to get to sleep, to go to sleep, to fall asleep (2) to be/go numb
port (1) adormecer, pegar no sono (2) aplacar-se, serenar-se
Entzun:
ESAN GABE DOA
Minarena naiz zorionarena beste.
Esan gabe doa
Jendez beterik dagoen gutxiengo batekoa naiz.
Esan gabe doa
Beldurrarena naiz pozarena beste.
Diot. nintzen. Diot. nintzen. Diot. nintzen. A.
Esan gabe doa
Erbestearena naiz aberriarena beste.
Eskuak garbitu eta haiei so
diot: nor naiz hau.
Hanka lokartu ostean orratz batekin ziztatu
eta zera pentsatzen dut:
norena da nirea den min hau.
Edo:
zergatik du nire antza haur honek.(Isilunea).
Zergatik dute nire antza alkandorek
Zergatik dute nire antza mesanotxeko liburuek
zergatik dute nire antza familia argazkiek
zergatik dute nire antza eltxoek
zergatik dute nire antza etxeko zapatilek
zergatik dute nire antza maite ditudan pertsonek
zergatik dute nire antza nire antzik ez dutenek.Esan gabe doa
Lekuz mugitzen den airea da denbora.
Esan gabe doa
BELDURRA airea IRAULTZA airea GEZURRA airea
BERUNA airea BIZITZA airea ZARATA airea
GARUNA airea DENBORA airea GARENA airea
GINENA airea HIZKUNTZA airea AHOTSA aireaEsan gabe doa
A.
Esan gabe doa
Mmm.
(Isilunea).
Nggsssb.
(Isilunea).[Elkartasun basatia, Oier Guillan (Susa poesia, 2013)]
Reply