besaulki
iz. Pertsona bakar batentzako aulki besoduna, gehienetan biguna. Larruzko besaulkiak. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
besaulki. besalki (Lar, Hb; -kh- H s.v. alkhi ), beso-aulki, beso-alki. Sillón, butaca. “Silla, silla, besalkia, katabera ” Lar.
Pantxikak ondo ez dagola ezagun du ta besalkiari eltzen dio. Alz Ram 71. Lastozko besalki bat. Ib. 63. Leio eder batên, bekoz an zegon jekia / –beso-alki biguiñean lepo-eroria. Or Eus 53. Tximenean sua piztuta bego, ta besaulki batzuek sutondoan. NEtx Antz 73. Nolarebait, eraiki eta besalki baterat heldu ahal izan zen. Mde Pr 159. Osabak zumezko besalki (butaca) batean exeri-azi zun illoba. Bera, beste kideko besalki bat artuta alboan jarri zitzaion. Etxde JJ 140. Alaxe ari giñala, non sartzen dan apaltzeko arabiar gizon aundi, zabal eta lodi bat. Ain biziro aundia ere, beso-aulki eder batean ia naiko tokirik ez zeukala. Anab Aprika 23. Biak beso-alki sakon banan exeri eta Mrs. Mocotyk orpo altuzko zapatak erantzi eta beatzak eragin zituan. Osk Kurl 21. En DFrec hay 4 ejs. de besaulki.
Sinonimoak: iz.
iz. [aulki besoduna]: butaka Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. sillón, butaca (2) iz. [zinema-aretoan, antzokian] butaca
fr iz. fauteuil
en iz. armchair
port (1) iz. poltrona (2) iz. [zinema-aretoan, antzokian] assento
Testuinguruan
Indarrik gabe erori zen besaulki gainean. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)]
Reply