betegin

izond. Hutsik, akatsik gabea, hobetzerik ez dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko euskal hiztegian

betegin (-th- A).

1. (Adj.). Perfecto, íntegro, pleno, acabado. “Perfecto” A, que cita a Oihenart (pero en éste sólo se encuentra betheginzarre). Nola [Eliza] beita bestalde algargoa bethegin edo perfeit bat beraurtarik. ArmUs 1896, 97. Guk orduan ezkenakien zearo, liburuetan irakurrita beintzat, elizgizon oso betegin batek bear dituen biozketa ta ontasunak zeintzuk diran. A Itzald II 70s. Domingo Agirre-ren azken-naia gogoratuta, apaiz oso betegin baten egikizuna bikoitza dala esango nuke. Ib. 78. Nere ustez, onela gauza biribilla ta betegiña gelditzen da. Or Y 1933, 418. Betegiñak (guziz onak) izan zaitezte, zuen Aita zerukoa betegiña dan bezela. Ir YKBiz 127. Ikaslea ezta irakaslea baño areago; ikasle betegiña (guziz ona) bada, bere ikaslea añakoa izango da. Ib. 135. Zergatik emakumearen oroipenak behar izan zuen hain betegina, hain akats-gabekoa zen ereti hori ilundu eta eragabetu. Mde HaurB 30. Haur baten gorpu mendre, bere ahultasunean hain hukigarria zenaren ordez, neska baten gorputz betegina eskainiko zuela haren soari. Ib. 37. 1588. “Emazte Betegiña”-ren [= “La Perfecta Casada”] eta “Kristoren Izenen” lenengo atalaren len-argitaraldia. Gazt MusIx 58. Hainbat lasterren adierazteko, labur-beharrez zebilen beti Orixe, eta labur-beharrez ibili gara haren ondotik genbiltzanok, biribiltasun betegin baten bila. MEIG V 133.

2. (Vb.). Perfeccionar. Landaren hirodurak eta hazten dituen aberen gorotzak bera [landarea] ere hazten dute, eta bethegiten diote ekhoitzpena. “[Elles] perfectionnent sa fertilité”. Arch Gram 92.

3. (Sust.). Perfección. Oar zaio ere […] zentzuz-bestaldeko sentikizunaz ikuskarietan nabari zaion Egillearen edertasun eta betegiñaren errañuari. Gazt MusIx 168.

Sinonimoak: izond. jas.

    [akatsik gabea]: biribil, eskasgabe g.e., perfektu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. perfecto, -a, íntegro, -a, pleno, -a, acabado, -a
fr izond. parfait, plein
en izond. honest, upright; perfect
port izond. perfeito(a), íntegro(a), pleno(a)

Argudio-kate betegin bat baino ez, inolako akatsik gabea.[Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

betegin (Gaurko hitza, CC)