folklore

(ing.ezko hitza) iz. 1. Herri edo eskualde bateko ohitura, herri-literatura, sinesmen, kondaira, musika, etab.ek osatutako multzoa. 2. Delako multzoa aztertzen duen zientzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia

Folklore. Nere itzaldi onetan errijakintzaren edo Folkloren zati bat bakarra azaldu nai nuke. JMB LEItz 90. Gai ontan egin zun lanik bizkorrena “Tresor dou felibrige” da, probenza izkeraren araudia ta iztegia, ta baita erri-yakintza edo folk-lore ere. Or Mi V. Izan ere, ainbeste ta ainbeste kanta zar goxo dira eusko-folklorean Arantzazuri buruz. SMitx Aranz 185. Europar folklore guzietan. Mde Pr 310. Ipuiñetako gaiak, bada, euskal folkloretik edo beste nunbaitetik artuak izan dira geienetan. Vill in Bilbao IpuiB 6. Guzti ori agiri da oituretan, izkuntzan, literaturan, folklorean, legeetan eta kondairako bizitzan. Vill Jaink 172. Ez ote da hor, nehori kalterik egiten ez dion folklore edo eskualkeria? Herr 22-9-1966, 3. v. tbn. Lab Y 1933, 254. BEnb NereA 234. MEIG VI 132. En DFrec hay 50 ejs.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. folclore, folclor
fr iz. folklore
en iz. folklore
port iz. folclore

Nortasuna folklore hutsean geratu da New Yorken bizi diren euskaldunen oinordekoengan. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

folklore, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

 

Ikusi “folklore” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.