bideodei

Toki berean ez dauden bi pertsonaren edo gehiagoren arteko deia, elkar ikusteko eta entzuteko aukera ematen duten gailu elektronikoen bidez egiten dena (eskuarki, telefono adimendunak edo ordenagailuak erabiliz). (Telelanaren oinarrizko lexikoa, Euskaltzaindia)

Sinonimoak: iz.

[bideodei] : bideokonferentzia (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Telekom.) videollamada
fr iz. (Telekom.) appel vidéo
en iz. (Telekom.) video call

Testuinguruan

Gertakari haiek guztiak lazgarriegiak zitzaizkidalako edo, apur bat apaindu, irribarrea jantzi, eta urre koloreko jertsearekin amari bideodei bat egin nion Skype bitartez. [Julien Vinsonen hegaldia, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2019)]