bihotz
iz. 1. Uzkurdura erritmikoen bidez odola arteria eta benetan barrena zirkulatzea eragiten duen muskuluzko organoa. 2. (hed.) Delako organoa sentimenduen gunetzat hartua. Euskaldun erdalzale, non duk hik bihotza? 3. (hed.) Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik. Hiriaren bihotzean. 4. (hed.) Adorea, kemena. 5. Kutuna, laztana. Ene bihotza! Barretxo bat egik! 6. Karta frantsesetako lau koloreetako bat, bihotz gorri bat ezaugarri duena; kolore horretako karta bakoitza. • bihotz hil. 1. Bihozgabetua. 2. Atsekabea. || bihotz-erdiragarri. Lazgarria, izugarri mingarria. • BIHOTZ(-BIHOTZ)EZ, BIHOTZ(-BIHOTZ)ETIK. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. || BIHOTZ IZAN, EMAN, HARTU, GALDU. Adorea izan, eman, hartu, galdu. Izan bihotz, ez beldurtu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:
[bihotzondoa] : bihotzondo
[adorea] : adore, ahalgo, indar, kemen, kalipu Ipar., kuraia Ipar., balore Heg., errutasun Gip., agoñu Zub., animo beh., azku jas., bihoztasun g.e., bihoztoitasun g.e., kementasun g.e., alaitasun zah., erru zah., aginte Bizk. zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) corazón (2) corazón, alma (3) corazón, parte central, parte principal, medio (4) [fruituena] corazón; [landareena] médula, corazón (5) valor, audacia (6) corazón, amor, cariño (7) [karta frantsesetan] corazón
fr (1) cœur (2) cœur, âme (3) cœur, centre, partie principale (4) [fruituena] noyau, moelle (5) courage, audace (6) [maitasunezko deikia] mon cœur, mon chéri, ma chérie
en (1) heart (2) heart (3) heart; -hearted (in compounds) (4) [fruituena] core; pith (5) [karta frantsesetan] hearts
port coração
ANTZINAKO BIHOTZ, MIKEL LABOA
Bihotz, buztinezko Bihotz,
Etxe ttiki bat zara,
Ahula, hauskorra, lau gelatako;Lau, lau gelatan Bihotz,
Zenbat mamu dauzkazun,
Nola ikaratzen zaren, gauean;Gau, gau batzutan Bihotz,
Hautsi egiten zara,
Lurrera jausi eltzetxo baten gisan;Bihotz, jausitako Bihotz,
Ari zara intzirika,
Kexu zara, negar zara, oi Bihotz;Zer, zer diozu Bihotz,
Ez zaitut konprenitzen
Zure hitza arrotza zait, bitxia;Zeit, Einsamen Helian,
Abens grauen flammendes,
(Denbora, Helian bakartia,
Iluntzea, grisa, lamatan)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;Der Tod ist ein Meister,
Und du, zur Linken, du,
(Heriotza maisu bat da
Eta zu, siniestroa zu)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;Der, des menschen Sinn,
Von zweifeln voll,
(Gizonen patua
dudaz betea)
Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;Bihotz, antzinako Bihotz,
Ez al zara zaharregi,
Eta ilun, eta itxu, barregarri;Ilun, ez da dena ilun,
Begirazazu leihotik,
Ikustazu baso hori, berdatzen;Berde, zein berde dauden,
Basoko garo zuhaitzak,
Zein ixil eta lasai, arratsean;Arrats, arrats hontan Baso,
Hartzazu ene Bihotza,
Buztinetik sortua da, zu bezala.
Reply