dirdai
1. iz. Distira, dirdira. Anai Eguzkiaren dirdaiak min egiten zion. 2. adb. Distiratuz. Zilarrez dirdai agertzen zuen itsasoko urak bere bizkarra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[dirdira] bristada, dirdira, distira, distirapen, diz-diz, ñirñir, izarniadura Ipar., erlantz g.e., distiradura zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) brillo, destello, resplandor; esplendor (2) brillando, reluciendo
fr splendeur, éclat
en brightness; shine
port brilho, lampejo, resplendor, fulgor
Argiaren dirdai urrekarak, estoreen arteko zirrituetatik sarturik, su-txinpart txikiak sortarazten zizkion haren ile-adatsen isla gaztaingorriari. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply