birla
iz. Bola-jokoan, zutik jartzen diren zurezko pieza bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[birla] : txirlo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es bolo [del juego de los bolos]
fr quille
en skittle
port pino de boliche
Entzun:
Memento batez, joko lege edo araudiaren arabera, erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ricardo Gómez 9:37 pm on 2014/03/25 Permalink
Lazarragaren eskuizkribuan “birlo” aldaera agertzen da, eta badirudi adiera metaforikoa duela, ‘zakila’ alegia, baita aldameneko “bola” hitzak ere, jakina:
Juzgatzen badozu ule onegaz
otzitu jatala niri odola,
indarsuak ditut birlo ta bola.
(B3: 91-93)
Maite 10:04 pm on 2014/03/25 Permalink
Mila esker, Ricardo! Sekula hitza entzun gabe nuen. Are gutxiago Lazarragaren adiera metaforikoa. Egunero ikasten da zerbait. Mila esker! :))