katakresi
iz. Hitz baten esanahia bere esparru hertsitik zabalagora hedatzen duen metafora (adib., aulki baten besoak). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Wikipedian:
Katakresi grezieratik dator, κατάχÏησις, eta jatorriz “baliatzea†esan nahi du. Literaturan hau da figura erretoriko bat zeinean errealitate bat definitzeko garaian eta berezko hitza ez dagoenean metaforikoki izendatzen dugun. Esaterako “bihotza eskuan†esaten dugunean ez dugu literalki organo hori aipatzen baizik eta sentimenduaren adierazpena. Tropo artean sailkatzen da.
Adibide batzuk: zubi festa, zulo beltza (ez dago benetako zulorik), txoriburu (ez da txori bat), kalkulu orria (ez da orri bat), ontziaren ezpaina, diru beltza, diru zikina…
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):
es (Hizkl.) catacresis
fr catachrèse
en catachresis
Entzun:
Nekez aurkituko da literatura grekolatindar guztian beste pasarte bat hizperri grekozko
hainbesteko luxu eta zarrastelkeriarekin horrelako katakresi-sorta bat eskaintzen duenik,
hau da, beste hitz batzuetan esateko, metafora metaforaren gainean metatzean datzan
figura erretorikoa lengoaiak bere pobretasun eta egokimen eza adierazkorrez huts egiten
duen tokian. (Mistika-liburuak, ehu.es/ehg/klasikoak) [pdf]
Reply