biska
iz. 1. Txoriak harrapatzeko erabiltzen den lika. 2. (hed). Engainatzeko edo zerbaitera erakartzeko amarrua. Zeure ibilera, hitzegite eta jantziarekin bekaturako biska ipini duzu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) [txoriak ehizatzeko] liga, liria (2) (hed.) señuelo, reclamo
fr glu
en birdlime
Entzun:
Ez dut ezagutu futbol-entrenatzaile askorik. Profesionalen artean, bakarra, Alberto Ormaetxea. Txori kantariak harrapatzen zituen erreklamuarekin: txoriren bat biskan noiz eroriko entretenitzen zen, hark erlajatzen omen zuen gehien futbolaren inguruak sortzen zion estresetik. [Biska, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-01-24)] (Berria.eus)
Reply