bit
iz. Inf. Oinarrizko informazio banakoa. ■ Informatikako prozesaketa eta memorian, ordenagailuak darabilen informazio unitaterik txikiena da bita. Bit batek 1 edo 0ko balioa du sistema bitarrean. Zortzi bit-ek byte bat osatzen dute, eta horren bidez edozein informazio mota adieraz daiteke, alfabetoko hizkiez gainera, baita 0 eta 9 arteko digituak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es bit
fr bit
en bit
port bit
Entzun:
Pentium IIko txip batek, eta hau izan da mendearen azken urteetan gehien erabili izan den txipa, 7,5 milioi transistore inguru ditu barruan, eta bit bakoitza mila atomo inguruan dago bildua. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply