to

1 Gizonezkoei edo animalia arrei deitzeko hitza. || Toka. adlag. Gizonezko bati hika. ik. noka. Haurrei ez zaie toka eta noka hitz egin behar. || Harridura, mirespena… adierazteko hitza. To!, ahantzi ditugu beharrenak.

2 Tori. (Lur Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

ad.  [tori]: tori
interj. [txo]: txo Bizk., txotxo Bizk.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

es (1) interj. (batez ere Ipar.) (lgart.) palabra, de trato familiar, con que se llama a un hombre o a un animal macho [ ¡oye!, ¡tú! ] (2) interj. (batez ere Ipar.) (lgart.) (gizonezkoekin) toma, ten (3) interj. [harridura adierazteko] (batez ere Ipar.) (lgart.) ¡arrea!
fr (1) ¡oye! fam écoute! (2) (cuando se da algo) tiens!
en (1) Hey! (2) Here you are
port (1) ei  (2) tome! (3) opa!, eta!

Entzun:


TO

to (Birika zatiak, Xabi Borda)

har ezazu beira eroria
kristal apurtuak nire eskuak
zure hutsezko horma laztantzen jarriak

elkarren marmolean murgiltzeko
alferrikako ahalegin hau
zurrunak sasoi honetako behelainoak

hartu bizitzak berunez beteak
paradisu herdoilduak
lantegi zaporeko izatea

eta kafe kikara batean sartzen den adina bero
portzelana apur bat hotza denerako

[Birika zatiak, Xabi Borda (Susa poesia, 2004)]