biziraun

du ad. Bizirik iraun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[biziraun] : bizirik irten/atera, bizirik iraun, (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es sobrevivir, pervivir
fr survivre
en survive
port sobreviver

Entzun:

H)

Alea, Beñat Sarasola

liburua irakurtzeari ekin
dio pelikanoek alde egin
dute zoologikotik ekologistek
hori ez da bide zuzena zuen
kontra bihurtuko da gauzak
zentzuz egin behar dira fede
ona al dago sopa beroa urtarrilaren
zortzian eskertzen da oro
har baina hogei gradutan ekologistek
ez dute deus ulertzen polo esaten
badute ez da izozki gorri bat
munduaren hondamena ea behingoz
datorren esan du john wilkinsonek
non bizi dira orain pelikanoak nortzuek
elikatzen dituzte euren biziak aurrera
ateratzeko gai ote dira galdu al
dute bizirauteko sena zertarako
aspirina bat orain zer irabazten dute
horrela nola egin aurrera heriotza
aintzat hartzea normala bada fedek
harrikoa egin du bada zerbait
ulertzeko gai ez dena eta itxi

[Alea, Beñat Sarasola (Susa Poesia, 2009)]