bizki

iz. Ik. biki. iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz./izond. G-N

    [bikia]: biki, bikoitz pl., biritxi Ipar., bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (G) h. biki gemelo, -a, mellizo, -a
fr iz./izond. jumeau, -elle
en iz./izond. twin
port iz./izond. gêmeo(a)

Entzun:

Erditzeko garaia iritsi zenean, bizkiak izan zituen. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika, Erein, 2002] (Egungo Testuen corpusa)

bizki (FlickrCC, Donnie Ray Jones)