hizketatu
da ad. Norbaitekin hizketaldi bat izan. Lekunberrin hizketatu ziren Lizarraga eta Santa Kruz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
hizketatu (G-azp, AN-gip; Lar). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd 154.
1. “Dialogar” Lar. “Hablarse, trabar conversación” Gketx Loiola. “Hizketatu ginen, ortik hizketatu ginen (= elkarrekin hitz egin genuen, nork bere eritziak azalduz) (G-azp, AN-gip), alkarrekin hizketatu ziren zerbait egiteko (AN-gip), eztakit tratua egin ote duten, baina hizketatu dira (G-azp)” Gte Erd 154. Onela izketatu ziran andre biak. Ag G 35. Ez naiz eratu egun oietan izketatzeko moduan. Ill Testim 14. Izketatu zedila Serranorekin, len bai len auzia garbitzen ote zuten. Or SCruz 33. Lagunekin izketatu gabe. EEs 1931, 46. Bere illoben egonatzaz Mari Josepakin astiro izketatu zanean. TAg Uzt 159. Egurastuz izketatu gaittezke. Etxde AlosT 62. Gaur, berriz, berrogei ta amar kilometrokoak ere nun-nai izketatzen dira. Insausti 14. En DFrec hay 8 ejs.
2. Comprometerse, convenir en. v. berbatu. Ostoa kintalka biltzeko izketatu baintza ere. ‘Tu te mettais à gages’. Or Mi 20. Norbait […] izketatu zan “Saski-Naski”-koekin, euskeraz itzuli ta esan zezaten. Ldi IL 56. Izan nizun bekoki arekin ondamendirako izketatzeko. Or Aitork 56. Fonética histórica vasca bigarren aldiz argitaratzeaz hizketatu ginen bezain laster. MEIG VI 137.
3. Enunciar, expresar con palabras. Baiña gazua bat askotara izketatuz eta izketa ori askotara ulertuz. “Enuntietur”. Or Aitork 409.
4. “Disputar, discutir. Alakorekin izketatu naiz, he discutido” (B).
5. Proclamar, decir. Gizartean zear izketatu ezazu beti ta lotsarik gabe: alegia […], iturritxo garbi oiek zaindu egin bear dirala. Zendoia 184.
Sinonimoak:Â ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es da ad. charlar, hablar, conversar; entrevistarse; apalabrarse, comprometerse
fr da ad. causer, parler, converser, interviewer
en da ad. to speak, to talk
port conversar, papear, bater papo;
Entzun:
JOSEMA IRUTAGOIEN ZENTSOREA JOSEMA IRUTAGOIENI KARGU HARTZEN
( d )Gure herriaz ez gaituk hizketatuko,
ez eta ere, denoi, ustez, jaiotzez
suposatzen zaigun normaltasunaz.Di-da jarriko gaituk hi eta biok
nerabezaroa delako horretan.
Hor zegok koska. Ibili bahabil
haurtzaroa gora, haurtzaroa behera:
berriketak! Nerabezaroa duk
arorik krudelena.Nerabezaroan, bada, sastatu hinduten
kontzientziaren orratz ziztagarriek
eta nor izanaren erroek.
Jarrai-n sartu hintzen, akordatzen?,
azal ziezaaten bizitzaren mitologia:
Borroka! Aberria! Amodioa!
Nolako epika halako elegia.Neskak, alkohol gauak eta koadrila,
bere ergelarekin, hi herorri,
koadrila izanen bada. On puska
hintzen mutikoa!, eta inuxentea
hamaika ziri gogorrek bigundutakoa.Eta zer diok hire lagunez?
Kuttunenak, errukia zian harexek,
dastatu zian, hi ohartzerako,
burdinaren zaporea eta burdina egin dik.Beste hark gora nahi zian
eta gora egin dik, ez ordea
bizitzaren kotizazioez gorago,
eta hor zabilek, kontatu dik,
etsipen mailegutan interes altuenera.Hiri, ostera, denak egiten zian ihes,
neskek, mutilek, gauek eta mitologiak,
baita bizitza berak ere;
eta zergatik jakin gabe
berrogeien inguruan gaudek.Hor aritzen gintuan hi eta biok
kurba normalaren bazterretan sufritzen,
eta bazterrez bazter bizitzara
erori omen hintzen, hire hitzetan,
ezkondu eta amnesia pilulen zale egin
borragoma itzelaren kontu harekin.Adi ezak, bazterrez bazter gabiltzanez
hi eta biok, hizpidera ekarriko diat
%10arena. Bai, motel, bai,
gizonak maite hituen eta dituk.
Nik jarraitu haut, hauek lanak,
hire gehiegikeriak begiratuz,
jarraitu inork sekula guztian
jarraituko ez hauen moduan: honetan
elkarrekin gaudeneko halabeharraz.
Haragi biziko hire erromantizismoa
hondoan estali nahi nian nik, hik baina: kia!
Muturreko gizona izan haiz beti,
eta gaur, jada, bizitzaren
bestaldean hago, eta barrikadaren.
Amore eman duk, ez ezak ezetz esan,
lortu duk, bai, lortu duk,
nahiz eta gaur etsipenaren bazka izan,
bai kabroi zaharra, bai armairumaria,
kurba normalaren erdi-erdian gaudek,azkenik!
[Puskak biziz, Juanjo Olasagarre (Susa poesia, 2000)]
Reply