brastakoan

adlag. Kolpetik, bat-batean. Brastakoan kendu dio eskutik makila.

Sinonimoak: adlag.
[kolpetik]: kolpetik, bat-batean, kolpez (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es bruscamente, con brusquedad; de golpe
fr brusquement, d’un seul coup
en suddenly, brusquely, sharply; abruptly
port de golpe, de súbito

Entzun:

Baina, brastakoan, bizarra desagertu zen gure aurpegietatik, baina ez mundua aldatu genuelako, moda aldatu zelako baizik.  [Bizarra modan, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-02-02)] (Berria.info)

Brastakoan, gurasoak eta jada gaztetxo egin dena arrotz sentitzen dira elkarrenganako. Petral hori al da orain artean ezti bitsetan eduki gaituen umea?, diote gurasoek. Buruximur horiek al dira hainbeste miresten nituen gurasoak?, dio nerabeak. Gurasoek ez dakite nola adierazi gertatzen ari zaiena. Nerabeak ere ez; baina baleki ere, ez lieke bihotza zabalduko. [Nerabea altxorraren islarantz, Anjel Lertxundi (Hamabostero, urgainen, 2014-02-02)] (Deia.com)

brastakoan (Gaurko hitza, CC)