ezgauza

iz. Gauza hutsala, ezerezkeria. Ezgauza batzuk egiten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[huskeria] : ezerezkeria, huskeria, txikikeria, zirtzilkeria, ezdeuskeria Ipar., fitskeria Ipar., hutsalkeria Ipar., pegesa Ipar., pegeseria Ipar., xehekeria Ipar., apurkeria g.e., pitinkeria g.e., faunkeria Ipar. g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es nadería, menudencia, cosa sin importancia
fr inutile, inepte, inapte
en trifle
port ninharia, miudeza

Entzun:

Itsas zakarrak eragindako txikizioen ondoren, olatuen erritmoa dute gure etsipenaren bagek: lehenago edo geroago, itsasoa beti itzultzen da lapurtu zaionaren bila. Itsasoari ebatsia, itsasoak irabazia. Urteetan oldoztutako korromio isila, halako batean mendekuaren sekuentzia bilakatzen da: zerga, olatu batek; zigor, hurrenak; zerga eta zigor; zerga, zigor… Eta ezgauza sentitzen gara naturaren aurrean. Itsasoak ez du barkatzen! [Ez gara ezer, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-02-04)] (Berria.info)

ezgauza