samurtu

1. du ad. Gogorra den jakiren bat samur bihurtu. Oilagor hilberriak samurtzen utzi. 2. da/du ad. Maitasunezko edo bihozberatasunezko sentimenak hartu; hunkitu. 3. da/du ad. (Ipar.) Haserretu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[beratu] : beratu, bigundu, guritu, leundu, umatu Ipar., uxtertu Ipar., beraztu Ipar./Naf., mardotu Zub., labaindu Bizk. g.e.
[haserretu] : Ipar., beltzuri egin, haserretu, jauzi, koleratu, kopetilundu, mokotu, muturtu, muzindu, zapuztu, inkoniatu Ipar., koskatu Ipar., muskertu Ipar., beltzuritu g.e., despitatu zah., hiratu zah., irritu Bizk. g.e. 

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) [jakiak] ablandar(se), reblandecer(se) (2) [hunkitu] ablandar(se), enternecer(se), conmover(se) (3) [haserretu] (Ipar.) enfadar(se), encolerizar(se)
fr (1) [jakiak] (s’)attendrir, (se) ramollir (2) [hunkitu] (s’)émouvoir, (s’)attendrir (3) [haserretu] (Ipar.) (se) fâcher, (s’)indigner
en (1) [jakiak] to soften (2) [hunkitu] to soften, to move, to touch
port (1) [jakiak] abrandar-se, amolecer, abrandar-se (2) [hunkitu] enternecer-se, comover-se (3) [haserretu] aborrecer-se, chatearse, encolerizar-se, enfurecer-se

Entzun:

Oldarraldia samurtu nahian [Oldarraldia samurtu nahian, Berria.info, 2014-02-05]

Eta, nola diren gauzak, bihotza oraindik ere samurtu egiten dit gogoratzeak. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Arrainik ez ordea pertoletan! Berehala asmatu zukeen noren jokoa zitekeen! Hala ere, ez ziren samurtu bi auzoak, baizik istorio horretaz solasak ibili zituzten, batez ere elgarren artean ontsa irri egiteko. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

samurtu (FlickrCC, Renée S. Suen)

samurtu (FlickrCC, Ferminius)