buhame

iz. 1. (Ipar.) Ijitoa. 2. (pl.) Zuberoako maskaradako pertsonaiak. Lau dira eta zurezko ezpata daramate.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[ijitoa]: motxaile, ijito (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) gitano, -a (2) personaje de la mascarada suletina
fr (1) bohémien, -enne (2) personnage de la mascarade souletine
en Gypsy, Gipsy
port cigano(a)

Entzun:

Etorkizuna iragar zezakeela, hirian izandako zirku batean lan egiten zuen buhame batek azaldu ziola sekretu handi hura. [Traizioak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

X. mendean utzi behar izan zuten ijitoek lurraldea, Indiaren ipar-mendebaldean, islamdarrengandik ihes, eta eguzkiari segitu zioten, kurduen lurretan barrena, Europako erdi eta hego-ekialdeko herrietan egokitu arte. Garai hartan gorpuztu zen Egiptotik heldu zirelako ustea, horregatik ijito izena. XV. mende hasieran abiatu ziren Europako mendebaldeko lurretara eta buhame deitu zieten orduan, Bohemia aldetik heldu zirelako. Beste herri askotan bezala, ikusminez hartu zituen Euskal Herriko jendeak, bitxiak, zorrotzak eta lan batzuetan arras trebeak zirelako.  [Ijitoak eta buhameak, Joxean Elosegi (Euskaldunon egunkaria] (Ikasbil.net)

buhame (DevianArt, CC)

buhameak Barkoxeko maskaradan (Wikimedia Commons)