burruntzi

iz. 1. Okela (edo beste jakiren bat) sutan erretzeko erabiltzen den burdinazko hagaxka-modukoa. Burruntzian sartu eta beheko sutan erretako lukainka, onena. 2. Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotzpuska. Leizearen barruko harkaitzetatik zintzilik zeuden izotz-burruntziak urtu eta erortzen hasi ziren. 3. ZOOL. Odonatuen ordenako intsektuen izen arrunta. Handiak dira eta gorputz luzea eta bi hego-pare horizontal dituzte. Begi konposatu handiak dituzte, fazeta ugariz osatuak, intsektuak hegan harrapatu ahal izateko aproposak. Larbak akuatikoak eta harrapariak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[gerrena]
 gerren Ipar.
[intsektua]
 mariorratz, sorgin-orratz, txitxi-burruntzi, mariburduntzi Bizk. 
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (sarritan izotz edo horma hitzekin hitz-elkartea osatuz) carámbano, canelón (2) (hagaxka) asador, brocheta (3) persona muy insistente; pelma, pesado, -a; lapa (4) (Meteorol.) estratos (5) (Zool.) libélula; caballito del diablo
fr (1) (hagaxka) broche (2) libellule
en (1) (hagaxka) spit, skewer (2) (Zool.) dragonfly
port (1) (hagaxka) assador, espeto, brochete (2)