olagarro

iz. 1. ZOOL. Oktopodoen ordenako molusku zefalopodoen izen arrunta. 8 tentakulu dituzte eta sifoitik ura kanporatuz mugitzen dira. Arriskuan daudenean tinta jariatzen dute. Itsas hondoan bizi dira eta jangarriak dira. 2. (hed.) Bi muturretan metalezko gakoak dituen soka elastikoa, automobiletan sabai gainean eramaten diren gauzei eusteko erabiltzen dena. • olagarro arrunt. Harri artean ezkutatuta bizi da eta 2 m-rainoko tamaina izan dezake (Octopus vulgaris). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)