burutazio
iz. Burura datorren ideia, hausnartzearen ondorio ez dena. Ik. burutaldi; burutapen. Beti gogora datorkion burutazioa. Burutazio hau datorkit, alegia, nola ez nauzun kalera jaurti. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [burutapena]: buruketa, buru-kolpe, bururapen, burutapen, burutzapen, gogamen, gogapen, gogarte, gogoeta, gogorapen, hausnar, hausnarketa, ideia, kontsiderazio, kontsidero, oldozkun, pentsamendu, meditazio Ipar., pentsu Ipar., buruera Bizk., burutasun Bizk., gomuta Bizk., bururakizun jas., gogaketa g.e., gogoramen g.e., oldozmen g.e., oldozpen g.e., gogorazio zah., gogoramendu Ipar. g.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. ocurrencia, salida; capricho (2) iz. pensamiento, idea
fr iz. propos, idée, pensée
en iz. thought; idea
port (1) ocorrência (2) iz. pensamento
Ikusten dudanero gauza asko etortzen zaizkit burura, baina sekula ez dut trufarako burutaziorik izan. [Maleta, Goizalde Landabaso (Larrepetit, 2016-10-18)] (Berria.eus)
Reply