oreka
iz. Elkarren aurka ari diren gauza bi edo gehiagoren arteko indar berdintasuna; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera. Osagaien arteko oreka. Gorputz guztia ikaraz darabilela, oreka ezin gordez jaikitzen da. Oreka galdu dut zeharo: gorputzekoa eta arimakoa. Jokoa, azken batean, ezagunaren eta ezezagunaren artean oreka gunea aurkitzean datza. Gizarteko orekan zetorren edozein aldaketak, zenik txikienak ere, hizkuntzaren kaltean gertatu behar zuela. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. equilibrio
fr iz. équilibre
en iz. balance
port iz. equilÃbrio
Nik oreka bilatzen dut: oreka munduan, oreka bizitzan… [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply