1 adj./iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duena; ausardia adierazten duena. Gizon ausarta. Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia. Ahalke dela, ez dela jendartean ausart. Ekinaldi ausartak. Egia ez dute ausartek baizik maite. 2 adj. Ausarkeria adierazten duena. Ele ausartak. || ausart izanda ad. Ausartu. Ez naiz ausart zure aitzinean agertzera. (Hiztegi Batua)
Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.
euskaraldia.eus (moldatua)
Euskaraldia
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
Testuinguruan
Aurten bi modu egongo dira entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin duten kideak daude; horiek, iaz bezala, norbanako moduan egingo dute ariketa: belarriprest eta ahobizi rolekin. euskaraldia.eus
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen du. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten dio kideek ulertzen dutenean.
euskaraldia.eus (moldatua)
Euskaraldia
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
Testuinguruan
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara! euskaraldia.eus
1 iz. Gip. eta Naf. Pitzatua, arrakala. Paretan egindako artesi zabal xamar batek bide ematen zuen dena ikusi eta dena aditzeko. 2 iz. Buruko ileak orraztean egiten den marra. Ileko artesia xuxen-xuxen egina zuen (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
1 artesi.
1. (G-to, AN-larr-gip), artasi (G-bet, AN), artazi (G, AN-gip), artezi. Ref.: A (artasi, artazi, artesi, buruzpide); Asp Leiz; Iz To (artesiya). Hendidura, grieta. “Grietas de las manos” A. “Etxe batean armiarma-sareak eta autsa ta itzasiak edo artesiak agiri diranean, etxe artan ezta buruzpide onik (G-to)” Ib. s.v. buruzpide. “La grieta (de la madera)” Iz To. “Grietas en la tierra, producidas por sequÃa persistente” Asp Leiz. v. 1 arteka. Beroakin zabaldu ta otzakin estutu: arritzar aiek artezituta gelditzen ditun. Artezi aietan goroztizko ziriak sartzen dizkiñat gero. Eston Iz 43. Arkaitz-artesi ta arbol-zuloetan egiñ oi zituzten beren erresumak erle zuur maratzek. Berron Kijote 124. Nere begiok itxi bear ote, aurrez-aurre / kezka-gaia dudalarik, nai ta ez ikusteko gero / arimaren zaurien artesietatik? Ib. 157. Adarrak moztu, laban batekin artesi bat egin ta artesiortan bi garagar-ale jarri. Ostolaiz 105. (G-to, AN-gip). “(G-to), un taladro en la oreja del ganado lanar” A. “Corte o señal en la oreja del ganado lanar” BU Arano. 2. (G-goi ap. A ), artasi (G-azp) Raya del pelo. “Artesi okerra daukezu buruun” (G-goi). “Artasia atera” (G-azp).
2 artesi. (V-gip, G-goi). Ref.: Urkia EEs 1930, 30; Iz ArOñ . Cercado para guardar y ordeñar las ovejas. “Ardiak euki ta jeizteko txabol-ate ondoan egiten dan esia” Urkia EEs 1930, 30. “Pesebre de ovejas” Iz ArOñ. Sarratu ein daunarren / laño itsubak… / [ardi] danak artesirantza / bere txistubak. Zidorra Euzk 1929, 208. Gero badaude arrizko artesiik eta oiri deitzen zaie eskortak. (G-goi).
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. (G/GN) hendidura, grieta (2) iz. raya del pelo (3) iz. cercado para guardar y ordeñar las ovejas fr (1) iz. fente, fissure (2) iz. raie en (1)  iz. [arrakala] crack (2) iz. [burukoa] parting port (1) iz. (G/GN) brecha (2) iz. (do cabelo) risca
Testuinguruan
Ileko artesia xuxen-xuxen egina zuen. (Hiztegi Batua)
1da/du ad. Etzanda edo eserita dagoena zutitu. Altxa zaitez lehenbailehen. Ohetik altxatu. Eskutik hartu eta altxatu zuen. 2du ad. Jaso, goratu. Eskuak, begiak, burua altxatu. Aingura altxatu. Hirurehun kiloko harria altxatu du bizkarrera. 3da/du ad. Irud.Boza gero eta gehiago altxatuz ari zen. Bat-batean altxatu zen ekaitz izugarri bat. Haizea altxatu zen eta euria gelditu. Frantziako errepublikan nahasmendu handiak altxatu dira. Prezioak altxatu dituzte. 4da/du ad. Ipar. Oreaz mintzatuz, harrotu. Ogia altxatu. 5da ad. (kontra edo aurka-rekin). Matxinatu. Erregearen aurka altxatu ziren. Altxatuko dira jendeak jendeen kontra, erreinuak erreinuen kontra. 6du ad. Eraiki. Eliza eder bat altxatu zuten. 7du ad. Ipar. Hartu, jaso, bildu. Altxa ezazu esku ohea eta joan zaitez. Lur onean uzta txarra altxatu duenak hazia laster alda beza. Hil honetan gure herrian bizi direnen izen guztiak altxatuak izanen dira. Film zuzendariak ikusleen saria ere altxatu du. 8du ad. Ipar. eta Naf. Gorde, ezkutatu. Kutxan altxatua zegoen koroa. Bere gauzak ganberan altxatzen zituen. 9du ad. Ipar. Kendu, ebatsi. Maiteen nuena altxatu didate. 10du ad. Ipar. Hazi, hezi. Seme-alabak ongi altxatu. Jainkoaren beldurtasunean hazi eta altxatu ditu. (Hiztegi Batua)
en (1) du ad. to raise, to lift (2) du ad. [salneurria] to raise the price of, to put up the price of, to make more expensive, to increase (3) du ad. to put sth away, to keep, to collect; to organize (4) du ad. [haurrak] to bring up, to rear, to raise (5) da ad. to stand (up) (6) da ad. [garestitu] to rise in price, to increase in price (7) da ad. [matxinatu] to rebel
Testuinguruan
Hamaika Gara egitasmoak ekitaldi bat egin du Durangon, ‘Altxa!’ lelopean. [Jon O. Urain, berria.eus]
(lexia) POL. Arazopolitiko edo sozial larri baina iraupen laburrekoa dela eta, gobernuak ezartzen duen estatuaren edo beronen lurraldeko zati baten bizitza politiko-sozialaren ohizkanpoko egoera. Ez du hiritarren eskubiderik murrizten, ez eteten ere.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Euskalterm hiztegian
alarma-egoera. Ezohiko egoera, hondamendiek, osasun-krisiek, funtsezko zerbitzu publikoen geldiarazpenak edo premia biziko produktuen hornidurarik ezak eragindako normaltasunaren alterazio larria gertatzen denean deklaratzen dena.
Wikipedian:
Espainiako legedian, alarma-egoerak (gaztelaniaz: estado de alarma) urgentzia edo larrialdiko egoera murritza adierazten du, suposatuz, Estatuko zati batean aparteko botereak erabili behar direla denboran gehiegi luzatu gabe. Espainiako 1978ko Konstituzioaren 116.2. artikuluak honela azaltzen du:
«
Alarma-egoera Gobernuak adieraziko du, Ministro Kontseiluak emandako dekretuaren bidez, gehienez jota hamabost egunerako, eta kontu-arrazoiak emango dizkio Diputatuen Kongresuari, hori berehalaxe bilduko baita helburu horrekin; Kongresuaren baimenik gabe, ezingo da luzatu epe hori. Dekretuak finkatuko du zein lurralde-esparrutara zabaltzen diren adierazpenaren ondoreak
»
Wikipedia, alarma-egoera
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
Reply