Updates from ekaina, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:24 pm on 2018/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    bitantza 

    iz. Janaria, elikagaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bitantza (-nz- Lar), pitantza (-nz- Lar).

    Sustento, pitanza. “Pitanza” Lar. “Pre de soldados, egunoroko bitanza” Ib. “Hatería, hato, provisión de pastores para una semana, otamena, arzai-bitanza, asteko janaria” Ib. “Comida que se da para algún tiempo” Ib. Eta zein da zerbitzari leiala eta zuhurra, nabusiak muthillen konpainiaren gaineko ezarri duena, haei denborán bitanza deienzat? “Nourriture”. Lç Mt 24, 45 (Dv janari, Ol azkurri). Eta baldin anaiea edo arrebá billuziak badirade, eta peitu eguneko bitanzaren. Lç Iac 2, 15 (He bizikai). Bitanzá dugularik eta zerzaz estal ahal gaitezen. Lç 1 Tim 6, 8. Biziaren erremedioa, ene bideko pitanza, ene hatsaren konfortua, ene lanaren pagua. Harb 215. Gipuzkoako irurki edo terzioai etzekiotela eman Erregegandik artzen zuten egunoroko ogia eta bitanza. Izt C 380. Baldiñ bazen nonbait / Tenpesta edo harri formatzen nolazpait, / Segur hartarik partea, / Eta boltsa gutitzea, / Zurezko Yainkoak bethi zaramala / Bere pitantza ber-bera. Gy 313.

    Sinonimoak: iz.
    [bitantza] : janaria, elikagaia 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sustento, pitanza, ración de comida diaria
    fr pitance
    en daily rations
    port iz. sustento, manutenção, alimento

    Biziaren erremedioa, ene bideko bitantza, ene hatsaren konfortua, ene lanaren pagua. Harb 215.  (OEH)

    bitantza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:36 pm on 2018/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bestainez 

    lok.  Zub. Bestela. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bestainez (-añez VocBN ->A, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), bertzainez (-iñez BN, Sal, R), besteinez (-eñez Foix ap. Lh; Casve), besteñiz. Ref.: A (bertzaiñez, zirindu).

    1. De lo contrario, si no. “Bestañez, autrement” VocBN. “Intza txukatu artio eztizie alatu bear ardi ta axuriak, bertzaiñez zirinduren xu (Sal)”. A s.v. zirindu. v. bestela. Kek, eskiua arrapatu zabein, eta gentu nabaja; berzainez, eztakid zer izanen zen kan. Mdg 126. Gaizo hori delegatiek ororek enthelegatzen othe die? Behar ere bai, besteñiz elukie berek hanitx balio ez eta haien izentazalek. Eskual 4-12-1908 (ap. DRA).

    Si no, en otro caso. Olibetako baratzian ixuri zien gotera bat bera, edo bestañez gure arerosteko egin zukeen gauzarik ttipiena, aski zukezun mundiaren […] arerosteko. AR 172.

    2. bertzainez. De algún modo (?). Klarki behar gira, baldin konbeni bada berzaiñez, oposatü medisenziari. CatLan 98. –Eztea behin ere permis Igande-Bestetan tribaillatzia? –Bai, permis da, berzainez bada nezesitaterik, jardiretsi onduan permisionia. Ib. 88.

    3. besteinez (Casve). Por otra parte. “D’ailleurs” Casve. v. bestalde. Üskaldünak bakia dü bethi galthatzen, / Zeren libertatia gerlak dian khentzen; / Besteñiz deüsek eztü nihun ikharazten. Anduarain UskIb 89 (en A Apend se cita erróneamente besteriz).

    Sinonimoak: lok. Zub.

        [bestela]: bestela, ezperen, ezpabere Bizk., bestenaz Ipar./Naf., ezpere zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es lok. (Z) de lo contrario, si no
    fr lok. sinon
    en lok. otherwise, or, or else, if not
    port lok. em caso contrário;

    Ordaintzeko eskatu zion, bestainez artxibo guztiak ezabatuko zizkiola.

    bestainez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2018/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    berpiztu 

    ad. berpiztu, berpitz, berpizten 1 da/du ad. Hilik zegoena piztu. Jesus berpiztu ondoan. Hilen artetik berpiztu zenean. Hildako guztiak berpiztuko ditu. 2 da/du ad. Hilda bezala zegoenak berriz bizitasuna edo bizkortasuna hartu; hilda bezala zegoenari berriz bizitasuna edo bizkortasuna eman. Landak berpizten dituen udaberria. Hilzorian zegoen hizkuntza berpiztu nahian. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [hilik zegoena piztu]: biztu, piztu, arrapiztu Zub., pizberritu g.e.
        [bizkortu]: birjaio, birsortu, bizkortu, suspertu, sustatu, amatu Ipar./Naf.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. resucitar; renacer (2) da/du ad. reanimar(se), revivir, reavivar
    fr (1) da/du ad. renaître, ressusciter (2) da/du ad. réanimer, raviver
    en (1) da/du ad. to resuscitate, to revive, to resurrect; to rise from the dead (2) da/du ad. to resuscitate, to revive, to resurrect
    port (1) ressuscitar; renascer (2) reanimar, reviver

    Berpiztu egin da tupustean.

    berpiztu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:43 pm on 2018/05/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    baratz 

    iz. 1 adb. Baratxe, astiro. Bere aurrerapen urratsak hain baratz eta geldo doaz! 2 adj. Astiro egina. Lan baratza, lan aratza (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baratz (V-gip), baraitz (A, que cita Sacram), barats.

    I (Adv.).

    Lentamente. “Pausua baratz botaten dau” Iz ArOñ. v. baratx, baratxe. Atzerrian lurra garratz / hoña ibini egik baratz. “El pie pondrásle espaciosamente”. RS 9. Dendari baten etxean […] aprendiza bakhan, baratz eta pontuak kontatuz bezala hari dela. Ax (2.a ed.) 91 (ed. 1643 baratx). Khantatüren dela phausüz edo baraitz. Sacram 13. Piztuko gu ere. Jesusek zerua digu irabazi. / Egunero baratz, zeruko mugara urbilduz goazi. Or Poem 552. Hiltzea zaluago ala baratsago jiten da gorputz moldearen eta, oroz lehen, paldoari eman izan zaion zuzenbidearen arauera. Mde Pr 79. Eta bere aurrerapen-urratsak ain baratz eta geldo dijoaz! Vill Jaink 165. Gizarteak berak berakin daramazkian gaitzak: oiñazeak, nahasketak, baratzegi ibiltzea, ondamenak. Ib. 178s.

    II (Adj.).

    1. (V-ger-m-gip; Dv, H). Ref.: A; Iz ArOñ. Lento. “Baratza […] una cosa que va muy despacio” IC I 485. “Pauso baratza” Iz ArOñ. Cf. A Txirrist 107: Markiñarra dan Markiñarrak badaki gure baratza, ta erderazko “lento” bardiñak direana. Sg. DRA, s.v. baratza, “blando. Nabal baratza, cuchillo mal templado, blando de boca (Harriet)”, pero lo que aparece en éste es nabala beratza (v. 1 beratz). Lan baratza, lan aratza. “Le travail fait lentement”. O Pr 294 (tbn. en Saug 162). Edozer gauzagaitik. Edo lodi eder guria, edo argal me zatarra delako, apaindua edo prakazarduna, azkarra edo baratsa, argitsua edo argibagea [ipiñi deutse izengaiztoa]. Ag Kr 29. Lengoa [potintxoa] zarra daukat, zarra ta sorra (baratza; pesada), askotan arabakindua. Ib. 147s.

    2. “Perezoso, baraz” Lar Sup (cf. el ej. de RS citado supra). “Moroso, de poca actividad” Dgs-Lar 2. Baratza da gizon edo emakuma geldia, alpersamarra, ganora gitxikoa. Ezale 1892 [sic] (ap. DRA).

    3. Paciente. Euskaraan anditasunak emen iragarten abiatea baino obea izango dai irakurle baratzak liburu-guenean neurtutea. “Lectores diligentes”. A Gram VII. O! behiak, jinkosa baratsak, ez khexü izan: ez nitzaizie horra sorhoetako bake handia nahastera. Mde Pr 131. Ugazaba, ta onen emazte manatsu ta baratza, arriskuan dakusaz. Erkiag BatB 142.

    III (Sust.).

    “(V-gip), calma” A.

    Sinonimoak: adond.

        [baratxe]: apurka, astiro, astiz, emaro, emeki, geldika, geldiro, poliki, poliki-poliki, polito, baratxe Ipar., erreposki Ipar., pausatuki Ipar., pirka-pirka Ipar., geldi-geldika Bizk., geldika-geldika Bizk., astiki g.e., betaro g.e., betaz zah., astiroki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. despacio, lentamente, poco a poco (2) izond. lento, -a; pausado, -a; tranquilo, -a; paciente; calmoso, -a (3) iz. Ik. baratze
    fr (1) cilentement (2) lent, calme, posé
    en (1) slowly, little by little, gradually (2) slow, unhurried, calm, quiet, tranquil, serene
    port (1)  adb. devagar, pouco a pouco (2) izond. lento(a), tranqüilo(a), sossegado(a)

    Lan baratza, lan aratza (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    baratz (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:27 pm on 2018/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    basaratuste 

    iz. (B) Ihauteri aurreko igandea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    basaratuste (V-ger-m ap. A), basaratiste (V ap. A). “Domingo anterior al del carnaval” A.

    Sinonimoak: iz.

    [basaratuste]: kanporamartxo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. 1. ber. Ohit. salida campestre por Carnaval. Gralm. ref. a la celebración popular del domingo de febrero anterior a Carnaval, que consiste en salir al campo a comer tocino, chorizo, etc., asados al fuego. (Labayru Hiztegian, Basaratoste) || 2. Domingo anterior al del carnaval (Orotariko Euskal Hiztegian)

    Irakurri: Basaratuste: el carnaval del bosque  (Félix Mugurutza)

    basatoste (Irudia: deia.eus)

     
  • Maite 10:30 pm on 2018/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bukatu 

    ad. bukatu, buka, bukatzen 1 da/du ad. Amaitu (adiera guztietan). Ik. burutu. Anton. hasi. Otoitza bukatzean. Hemengo lanak bukatu ditut. Jaialdia bukatu arte. Zazpi urte on haiek bukatutakoan. Han bukatzen da bidea. Indarrak bukatu arte. Haren ezbeharrak ez dira inoiz bukatuko. Infernua bukatuko al da? Ongi bukatu. Gaizki bukatuko du. Onez bukatzen bada. Tabernetako jan-edan gehiegiak borroka gaiztoekin bukatu ohi dira. Hizketan bukatu arte ez bedi joan. Denak aipatzen hasiz gero, ez genuke inoiz bukatuko. Honela bukatu zen orduko auzia. Kontsonantez bukatzen diren hitzak. 2 du ad. Adkor. Hil. Uholdeak Noe eta bere etxekoak ez beste guztiak bukatu zituen (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [amaitu]: akabatu, amaitu, azkena eman, azkendu, buru eman, bururatu, burutu, akabo izan Ipar., fini izan Ipar., finitu Ipar., hondartu Ipar., urrendu Zub., finatu Ipar. zah.
        [akabatu]: akabatu, erail, heriotza eman, hil, kalitu Ipar., amaitu Bizk., garbitu beh., heriotzaz hil g.e., asasinatu zah., ero zah.
        [ahitu]: agortu, ahitu, amaitu Bizk., akitu Naf., gastatu Heg. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. acabar(se), terminar(se); dar fin, concluir; acabar (con), destruir, matar (2) da/du ad. acabar(se), agotar(se), consumir(se) (3) da/du ad. extinguir(se), perecer, morir, encontrar la muerte (4) du ad. [harremanak] acabar, romper
    fr (1) da/du ad. (se) terminer, (s’)achever, (se) finir, (s’)épuiser (2) du ad. rompre, casser
    en (1) da/du ad. to finish, to finish off/up, to end; to finish sth off/up; to conclude (2) da/du ad. [jatekoa, edatekoa] to run out, to run out of sth, to give out
    port (1) acabar-se, terminar-se (2) consumir-se (3) perecer, morrer

    Bukatu da. [Ezer ez zegoen idatzia, Imanol Murua Uria (Berria.eus, 2018-05-04)]

     
  • Maite 11:17 pm on 2018/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-zabal 

    adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BIHOTZ-ZABAL. Generoso. Mutil moldakaitz bezin biotz-zabal eta arrera-on-eginzale aek. “Liberales”. Mok 19. Onei ergel guztijoi norartegiñoko zinddua ta bijotz-zabala zarean erakutsi. “Mostrar la tua generosità“. Otx 90. [Gogo-aldarte] biotz-zabal eta kementsua da: ludiko ondasun guziak baztertzeraño […] eldutzen bait-da. “Generosa y enfervorecida”. EAEg 18-3-1937, 1309. Heriotzerako epaia esan zuten haren gainean […]. Hamar egunen epea utzi zioten bihotz-zabalok. Mde HaurB 83. Izan ere zerade / ain biotz zabala. Insausti 328. Japonen eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino bildurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago dela, alegia. MEIG I 130.

    Bondadoso. Eskarra, barriz, biotz-zabala ta lagun-zalea da. “Pia”. Pi Imit III 54, 10 (Ch liberala, Mst debot eta komun, Echve urrikatsua, Ol biotz-bera). Amatto bihotz zabala. Iratz 158. Eskertsu ta biotz-zabala on zegionarentzat, ozpintsu ta apenkor bere kaltean ari zanarentzat. Etxde JJ 211. Olakoak ikusirik ixilik zaude, Iaun “biotz-zabal, agitz erritsu, egizale zerana”. Or Aitork 32.

    Sentimental, emotivo. Gizadiaren zoria da beti biotzondokoak estaltzen eta ezkutatzen ibilli bearra! Ala zion, beintzat, Libe biotz-zabalak. TAg Uzt 306.

    (Pred.). Zure aginduen bideetan biotzabal joan gaitezala. Ker EMeza 614 (ap. DRA).

    Sinonimoak: izond.

        [bihotz-zabal]: eskuzabal (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. generoso, -a, longánimo, -a, magnánimo, -a
    fr izond. généreux, -euse
    en izond. generous
    port adj generoso, -a

    Bihotz-zabala zara zinez!

    bihotz-zabal (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel