Updates from uztaila, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:13 pm on 2018/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekortu 

    ad. ekortu, ekor/ekortu, ekortzen 1 du ad. g.er. Erratza pasatu. 2 du ad. Fis., Teknol. Ekorketa egin. Hodi horretan elektroi izpi batek lerroz lerro ekortzen edo garbitzen du pantailaren barneko geruza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ekortu (S ap. A; VocS (s.v. balayer); -kh- Lecl, Dv, H (ekhorztea)). Etim. v. egordi.

    1. Barrer. Leiçarraga (Decl ã 7v) da ekhortzia como equivalente suletino de eskobatzea. “En BN on le prend aussi au sens de ‘balayer, frotter un plancher'” H. Gelak ekortu enituen egunean, sarthu zaitzat arrotzak etxean. O Pr 608. Amonak sukaldea txukun du ekortzen. “Barre”. Or Eus 124. Etortzen da bada, eta etxea utsik, ekortua (garbitua) ta apaindua arkitzen du. Ir YKBiz 167s.

    2. “(S), aplanir la braise en la brisant” Lh.

    Sinonimoak: ad. g.e.

        [eskobatu]: erraztatu, eskobatu, isastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. barrer (2) du ad. (Inform.) barrer, realizar un barrido
    fr du ad. balayer
    en du ad. to sweep
    port varrer

    Twitterrek etxea ekortu du, azken asteetan milioika kontu ezabatuz. [@sustatu, Twitter]

    ekortu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:35 pm on 2018/05/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkon-nahaste 

    iz.  g.er. Adulterioa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

             ezkon-nahaste. Adulterio. Ezkon-nahaste lotsagarri au. Etxde JJ 126. Zigortu zezakean emaztearen ezkon-nahastea. Ib. 129.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [adulterioa]: izorkeria g.e., adulterio zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cime, sommet (2) terrasse
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Ezkon-nahaste hark oihartzun handia izan zuen herrian.

    ezkon-nahaste (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Inaki Agirre 9:55 pm on 2018/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    erdiuharte 

    iz.  Penintsula. Iberiar erdiuhartea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [penintsula]: penintsula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Geogr.) península
    fr iz. péninsule
    en iz. peninsula
    port iz. (Geogr.) península

    Grezia erdiuharte handia zen, non lurmuturrek itsasoa atzerarazten zutela baitzirudien, eta golkoak alde guztietatik irekitzen zirela, hura berriro hartzeko bezala. [Legeen espirituaz II, Montesquieu / Iñaki Iñurrieta (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    erdihuarte (Argazkia: Ander Alegria, Flickr CC)

     
  • Maite 9:54 pm on 2018/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    egitate 

    iz.  Egitea, egintza. Nire hitz, gogoeta eta egitate guztiak badakizki. Jainkoaren graziaren egitate azkarraz. Gure bizio eta egitate gaiztoak. Egitate arbuiagarria. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:  iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [egintza]: egin, egintza, ekin, ekintza, egikera Bizk., egitada Bizk., egikai g.e., egikari g.e., egikunde g.e., eginbide g.e., akto zah., akzio zah., eginkari zah., egitura zah., egikune Heg. g.e., egipen Bizk. g.e., egite Ipar. zah.
        [jokabidea]: g.e.jokabide, jokaera, jokamodu, jokamolde, ibilmolde Ipar., portaera Heg., portamen Heg.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acción, acto (2) iz. (Ipar.) modo de actuar, conducta (3) iz. efecto (4) iz. (Fil.) (Log.) hecho
    fr iz. traitement, procédé, façon de faire
    en iz. action, act
    port (1) iz. ação, ato (2) iz. (Ipar.) conduta

    – Justiziaren egitate batzuk krimenak izaten dira; krimen batzuk justiziazko egitateak dira.  [Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Koldo Izagirre (Susa, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    egitate (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:03 pm on 2018/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    eustazpi 

    iz. g.er. Euskarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    eustazpi. Base, fundamento. Iraskunden eustazpiyak ixango dira: […]. Eusk 1919-1920 (I), 40. Errian oñak doguzala yokatu bear dogu, ez egazkiñean erri gañetik jira-biraka ibillita, eustazpi bako lana izango litzake ta. GMant Y 1933, 190. Lege orren eustazpi ta oñarria zein izango litzake? Eguzk GizAuz 181. Arrantzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil oiñarri sendo bage, eustazpi ziriñaren azal-azalean. Erkiag Arran 116. Orregatik berorregatik da olerkari aundi Bergili ere, menderik mende eutsi diona eta oraindik bear dute izan gure lan guztien eustazpi eta oiñarri. Ibiñ Virgil 25.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [oinarria]: asentu, egarzola, egonarri, fundamentu, oinarri, zimendu, zimentarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. apoyo, base, fundamento, sostén, soporte
    fr iz. base, fondation, appui ; socle
    en iz. foundation
    port iz. apoio, sustentação

    Arloan sartuz, bada: historia edo kultura ororen eustazpianatura baita, natura bera ere ordea izpi ri tuaren agerketa, hots, bideak jarraitua izan behar baitu naturatik historiara, Hegel-ek geologia eta klimatologia “razional” bitxienak asmatu ditu, arrazen teoria ez gutxiago bitxiaren oinarri. [Volksgeist – Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007.)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     

    eustazpi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:52 pm on 2018/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    elurtza 

    iz.  Elur-erauntsia; elur kopuru handia. Elurtzarik ikaragarrienekin ere. Elurtzan biluzik sarturik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elurtza (G-azp), elurtze (S; -lh- SP (sin trad.), Dv, H (L), A), edurtza (V-gip), edurtze (V-arr-gip). Ref.: Lrq (elhurtze); Etxba Eib y Elexp Berg (edurtza); SM EiTec2 134; Gte Erd 24 y 89.

    Tr. Documentado en textos vizcaínos de los ss. XIX y XX, además de en Mirande. En DFrec hay 4 ejs. de elurtza.

    Nevada; nieve caída. “Elhurketa ou elhurtze, quantité de neige” Dv. “Grande quantité de neige” H. “Cúmulos de nieve que duran en las umbrías. Kerizpietan, udabarrixan aurrera irauntzen eben edurtzak” Etxba Eib. “Glaciar, acumulación de nieve. Mendiarte aretan batzen dan edurtzia, izotz biurturik bere astuntasunan bultziagaz, etortzen da ibai bat bezela” Ib. “Edurtzekin Asturiastik trenak etorri ezinda ei dauaz” SM EiTec2 134. “Ori da elurtza (G-azp)” Gte Erd 24. “Mendian edurtza itzala euen (V-gip)” Ib. 89. “Mendian edurtze andia dao (V-arr, G-goi), […] edurtze handie dago (V-arr)” Gte Erd 89. “Edur haundia. Nieve en abundancia, lugar con mucha nieve. Gorlan izan gaittun. Han jaon edurtzia” Elexp Berg. Neguko edurtza ta lei otz andiak. Añ NekeA 225. Edurtzan billosik sarturik. Añ MisE 107. Kana betean beukan edurtzea. AB AmaE 390. Deabruak, edurtzan erpe-markak itxirik. A Ezale 1897, 5b. Edurtzak ixoztuta mendi, baso ta nai-ñun. Enb 41. Edurtzan emen bixi ezinda / Ango lurmenak topetan. Ib. 122. Ixil berak didatzi edurtze ganian. “Sobre la nieve”. Laux BBa 18. Mendi, lur, elhurtza guritan / dizdir argizari zuritan. Mde Po 88.

    (Bera), elurtze (H), edurtza (Zam Voc). Nevada. “Erori zen gabaz elhurtze handi bat” H. Jausi edurtza andiak. AB AmaE 368. [Iaungoikoaren] agindupean bizi dira aizea ta trumoia, ekaitz, euri, txingor da edurtza zuri zuria. Ag AL 142. Emeko uzabak eta bere etzekoak, edurtzerik ikaragarrienakaz be, domeketako mezea eta sarriyaune-artzea ezteuriez isten. Akes Ipiñ 19.

    Sinonimoak: iz.

        [elur-erauntsia]: elurte (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. nevada; temporada de nieves
    fr iz. temps de neige, quantité de neige, grande chute de neige
    en iz. [erauntsia] snowstorm; snowfall
    port iz. nevada

    Bizitza elurtzaamaigabea iruditu zait, zuritasun horretan betiko noraezean ikusi dut neure burua, etxe eta haitzuloen babesik gabe, suaren epeltasunik gabe, izututa eta izoztuta. [Pendrive, Arrate Mardaras (Susa, 2013)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elurtza (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:37 pm on 2018/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ebatu 

    ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ebatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. oratu]. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal hiztegia

    ebatu. v. 1 oratu.

    Sinonimoak: iz.
    [ebatu] : e. oratu, heldu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es asir, agarrar, coger, apresar
    fr saisir, prendre
    en to seize, to grab, to grip, to take hold of
    port segurar, agarrar

    Eta gela batean
    bi ohe bakar pegatuta
    har dezaten arnasa
    izaretatik ebatuta.
    Eta aurrean, bilutsik eta garbi ikusteko elkar
    dutxa zuri bat.

    [KoiLarak, Izaro (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ebatu (Argazkia: izaromusika.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel