Updates from martxoa, 2018 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:11 pm on 2018/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    inguruabar 

    iz. Zertzelada. Ik. zirkunstantzia 2. Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du bien arteko auzia. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [inguruabar] : zirkunstantzia (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zuz.) circunstancia
    fr iz. circonstance
    en iz. circumstance
    port iz. circunstância

    Ezagutzen nuen neure oinazea, baina hura arindu zitekeela -nire bizitza alda zitekeela, nire inguruabarrak alda zitezkeela- ez zitzaidan bururatu. [Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid / Alberto Martinez de la Cuadra (Alberdania-Erein-Igela, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    inguruabar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:47 pm on 2018/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    izotzaldi 

    iz.  1 iz. Izotza, izotza egitea; izotza egiten duen denbora. Neguko oskarbiek gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin. 2 iz. Irud. Haien arteko izotzaldia urtu zenean. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    izotzaldi. Helada. Edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Otzak gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin. Etxde JJ 38. (Fig.). Ekin zion Piaresek iketan, euren arteko izotzaldia ziaro urtu zala aditzera eman nairik. Etxde JJ 278.

    Sinonimoak: iz.

        [izoztea]: izozte, jelate, hormate Ipar., karronte Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. helada (2) iz. (hed.) enemistad; frialdad, indiferencia
    fr iz. gelée
    en iz. frost
    port iz. geada

    Ate-leihoetatik elurra kendu beharra izan zen, pasabide bat ebaki eta maila batzuk egin hamabi orduko izotzaldi batek morrenetako granitoa baino gogorrago bihurtu zuten izotzezko hauts hartatik ateratzeko. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izotzaldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:01 pm on 2018/02/25 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    ixtegi 

    iz.  g.er. Ukuilua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ixtegi, istegi.

    1. Cárcel. v. itxitegi. Gizon talde bat arrestatua Franzesak Baionako Uri barruan istegira sartua zeukala. Izt C 428.

    2. (G-goi, -ei AN-gip), istegi (AN ap. A), isteri (AN-gip ap. A). Ref.: A (istegi, isteri); JMB At (ixtegi). “Corral de ovejas” A. “Pocilga” Ib. “Corral destinado a ordeñar ovejas” JMB At. “Ixteiya eta txerritokiya, cuadra (AN-gip)” M. Lekuona (comunicación personal). Ixtegiako zulotik joan da. Lander (ap. DRA). Ardiak bildu egin bear, esnia kentzeko, ixtegira! Auspoa 97, 19. Istegikoak legarrik… zuririk ez daiela nabartu. Gand Elorri 214. Benta-etxeko saietsean zegon istegi aundi batean. Berron Kijote 53.

    Sinonimoak:iz. g.e.

        [ukuilua]: abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., estrabi zah., establia Ipar. g.e., ezkaratz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) establo, cuadra
    fr iz. (Ipar.) ferme, écurie, étable
    en (1) iz. stable, stall
    port iz. estábulo, estala

    Benta-etxeko saihetsean zegoen ixtegi handi batean.  [Berron Kijote 53. , Orotariko Euskal Hiztegia (mold.)]

    ixtegi (Argazkia: guresustraiak.wordpress.com)

     
  • Maite 11:24 pm on 2017/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    inozente 

    iz. 1 adj./iz. Herr. Errugabea. Errege inozente hark ordaindu behar izan zuen hutsegitea. Inozentearen hiltzaile dena da zinez dohakabea. 2 adj./iz. Herr. Tolesgabea. Pertsona inozenteak engainatzen. inozente egun, inozente-egun Abenduaren 28a, Herodesek Belem herrian bi urtez behetiko haur guztiak hilarazteko eman zuen agindua gogorarazten duena, Espainian eta Hego Amerikan txantxak egiteko eguna izaten dena. Inozente eguna da bere zerua, ziria sartzeko delako jaioa. (Hiztegi Batua)

    INOZENTE ERAGIN (iñu- V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Hacer una inocentada. “Antoniri iñuzente erain dotsat, ahuntzak umiak eittuala esanaz” Elexp Berg. Pentsau eben Iñuzente egunian iñuzente eraittia neskamiorri. Etxba Ibilt 470. Iñuzente eraittia izaten zan, goiz artan oian arrapatzen zanari irizillakin bizkarra berotzia. Ib. 470.

    Sinonimoak: iz.

    [errugabe] : errugabe
    [tolesgabe] : tolesgabe, laño, sinple

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) cime, sommet (2) terrasse
    fr (1) cime, sommet (2) terrasse
    en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Antoniri iñuzente erain dotsat, ahuntzak umiak eittuala esanaz. [Elexp Berg., Orotariko Euskal Hiztegia]

    inozente (Argazkia: mesadeactualidad.com)

     
  • Maite 9:11 pm on 2017/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsasmin 

    iz. Itsasoaren nostalgia. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    itsasmin, itxas-min, itxaso-min.

    Pasión, nostalgia (del mar). Itsasminak hartu ninduen; hasi nintzen barneko guzien goiti aurthikitzen, ez nuelarik ur xorta bat bera ahoaren xaharratzeko. Prop 1896, 183. Itxas-miña. “Anhelo de mar”. Laux AB 29. Berezkoa izan du euskaldunak itxaso-miña. SMitx Aranz 229. Legor-barrukaldeetan ezin iraun izango leukee arrantzaleok: itsas-miñak jota, euren izaera ta gogo alaia, illun […] biurtu bagarik. Erkiag Arran 85.

    Sinonimoak: iz.

    [itsasmin] : nostalgia 

    Beste hizkuntza batzuetan (OEH eta Google Translate):

    es pasión, nostalgia (del mar)
    fr nostalgie de la mer
    en nostalgia of the sea
    port nostalgia (do mar)

    Berezkoa izan du euskaldunak itsasmina. SMitx Aranz 229.  mold. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    itsasmin (Pixabay, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:36 pm on 2017/11/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    irizkide 

    iz. Norbaitentzat, bere iritzi berekoa den pertsona. Horien irizkide ez naizenez gero. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irizkide, iritzikide. Que comparte la opinión de otro. Guziek obetsirik, or diyoaz irizkide geiago biltzera. Ldi Y 1933, 86. Ogasun Zaingoak emandako Agindua betetzera dijoa Laterri-Legegizonarekin iritzikide dan Bitartelari au. “Conforme con el abogado del Estado”. EAEg 3-6-1937, 1756. Oien irizkide ez aizen ezkero. Zait Sof 175. Lafon aipatzen dute noraezean […], irizkide bailitzan. MEIG VI 189. En DFrec hay 3 ejs.

    Sinonimoak: iz. jas.

        [aburukidea]: aburukide (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. de la misma opinión
    fr iz. du même avis
    en iz. having the same opinion
    port iz. da mesma opinião

    Bere iritziei adorez eusten  eta irizkide ez dituenei kalipuz aurre egiten dien horietakoa da.

    irizkide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:13 pm on 2017/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    irrigarri 

    adj.  Irri eragiten duena, bereziki bere bitxikeriagatik. Ik. barregarri. Iritzi bitxi eta irrigarria. Hizkuntza arrotzetako hitzak irrigarri iruditzen zaizkigu. Jakizu haserre zarenean itsu zarela, hordi bat bezala irrigarri zarela. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

        [barregarria]: barregarri, burlagarri, grazioso, komiko, irri-egingarri Ipar., irringarri Ipar., irrigai g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. risible, ridículo, -a, irrisorio, -a; grotesco, -a; cómico, -a
    fr izond. risible, dérisoire, ridicule, comique
    en izond. ridiculous; funny; comic
    port izond. risível, ridículo(a), irrisório(a)

    Jakizu haserre zarenean itsu zarela, hordi bat bezala irrigarri zarela. (Hiztegi Batua)

    irrigarri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel