derbi

iz. Herri edo eskualde bereko bi kirol talderen arteko partida; aspaldiko aurkariak diren bi kirol talderen arteko partida. Errugbian, Lapurdiko derbian angeluarrak nagusitu zaizkie hendaiarrei. (Hiztegi Batua)

Wikipedian

Kiroletan, derbia hiri edo eskualde bereko bi taldek elkarren aurka jokatzen duten kirol-lehia da, hedabideek arreta berezia eskaini eta zaletuek historian zehar zirraraz jarraitu dutena. Esate baterako, Euskal Herrian ezaguna da Real Sociedad eta Bilboko Athletic Kluba urtero jokatu ohi dituzten partidak, Bilbon eta Donostian hain zuzen, non bien zaleak elkartu eta jai-giro bizia sortzen den.

Euskal derbia

Euskal derbia izenez Euskal Herriko Bilbo hiriko Athletic Kluba eta Donostia hiriko Erreala futbol taldeen artean urtero birritan jokatu ohi den partida edo derbi klasikoa da. Halere azkeneko hamarkadetan bi talde horien artean eta Euskal Herriko beste talde batzuen arteko partidek ere euskal derbia izendapena bereganatu izan ohi dute, esate baterako Osasuna, Deportivo Alavés, Eibar KE, Real Unión edota Sestao River taldeen aurkako lehiak.  (Wikipedian, derbi)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. derby
fr iz. derby
en iz. derby
port iz. derby

Derbiak beti izaten dira intentsitate handikoak. [Ander Capa. Athleticeko jokalaria (Berria.eus, 2019ko abuztuak 30 )]

derbi (Gaurko htiza, CC0 Domeinu Publikoa)