donario

iz. Gip. Baretasuna, lasaitasuna. Donario ederrean zihoazen. Euskaraz gozo-gozo donariorik egokienean dihardute. || Donarioz ari du euria. Donario onean ari du euria. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

donario (Lar Sup).

1. Don, gracia. “Galardón” Lar Sup. v. dohain. Irudi zait emaztia dela gauza eztia, / Donario guzietan guziz gauza emia. E 127. Bere edertasun eta donario paregabeen bidez. Arr May 178.

2. (G-goi ap. Gte Erd). Tranquilidad, calma, parsimonia. “Donarioz ari du euria (G-goi), donario onean ari du euria (G-goi)” Gte Erd 110s. Gudariak etsaiaren alboratzean, eraen onean jartzeko martxa donariozkoa. Izt D 72. Mundu osoari begien aurrean ifintera, ikusi zezaten donarioz ondo. Izt C 10. Bereala batean andreak maneatutako jana donario andi gabe artuta. Lard 181. Guziai zegokien donario ederrean zijoazen. Ib. 86. Erromarrak gauza betaz eta donarioz artu zutelako. Ib. 531. Ala joan zan Brasil aldera / donarioz ta garboso. Iparg 361. Euskaraz gozo-gozo donariorik egokienean [diarduela]. Aran SIgn II. Esanaz gañera donarioz. Ib. 41. On Antoniok donario ederrean […] esan zuen. Camp EE 1883b, 521.

Sinonimoak:  iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[dohaina]: zah.bertute, dohain, onbide, onoimen g.e., donu zah., prenda Heg. zah., onoidade Bizk. zah.
[donaria]: zah.prima, sari, sarigarri, errekonpentsa g.e., donari zah., premio Heg. beh., golardo Ipar. zah.
[baretasuna]: Gip.baretasun, lasaitasun, naretasun, sosegu, deskantsu Ipar., jabal Ipar., jabaltasun Ipar., nasaitasun Bizk., trankiltasun g.e., sosegamendu zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. don, gracia (2) iz. (G) tranquilidad, parsimonia
fr (1) iz. don  (2) tranquillité
en (1) iz. gift, talent (2) tranquillity, calm, peace, serenity
port (1) dom, graça (2) tranquilidade

Donario ederrean zihoazen. (Hiztegi Batua)

donario (Gaurko hitza, CC0Domeinu Publikoa)