eregatu

ad. eregatu, erega, eregatzen. 1. Laztandu 2. Baretu. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Orotariko Euskal Hiztegian

Mimar, acariciar. Cf. 1 eregu. Gure konzienzia da ortu txakurra legez; lenengo sartuten dirianai zaunka ta oratu gura andiak; baña sarritan sartu ta eregetan dabenai zaunka, ta eseste ordez, milla salto ta pozkaria. CrIc 31. Bazirian an lora ederrez eginiko aro edo girnaldak, baita bere gorputza eregetako miritza edo bustigarrijak. Mg PAb 216 (VersBasc 18 erregatzeko [?]). Danza ta olgantza guzietan korputza eregatu ta erregalatu, jan ta edan galanki. Mg CC 155.

Aplacar. Jainkuari biurretia zor jakozan adorazinoiak [...]. Eregau ta baketutia gure kontra euki leian aserria. CrIc 147. Alperrik ondo esanagaz eregauko dozu. Mg PAb 204 (VersBasc 8 ez du zirkinduko ondo esanak).

Sinonimoak: ad. Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[laztandu]: txeratu g.e., mainatu Ipar. zah.
[baretu]: anpletu Ipar., baketu, baretu, ematu, lasaitu, naretu, deskantsatu Ipar., errexitu Ipar., jabaldu Ipar., ibitu Bizk., trankildu beh., artetu g.e., balakatu g.e., lañotu g.e., amatigatu zah., apazegatu Ipar. g.e., amondu Ipar. zah., fazegatu Ipar. zah., aplakatu Heg. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) mimar, acariciar (2) aplacar
fr (1) cajoler caresser (2) apaiser, calmer
en (1)  pamper, mollycoddle, caress (2) calm, soothe
port (1) amimar, afagar  (2) aplacar, apaziguar, serenar

Haren muturra musuka eregatu zuen. #gaurkohitza

eregatu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)