domotika
Etxeetan sistema adimendunak jartzeaz arduratzen den jarduera; sistema horiei esker, batetik etxeko segurtasuna, eta bestetik etxeko tresnak maneiatzea, ondo erabiltzea eta kontrolatzea lortzen da. (Euskalterm)
Wikipedian:
Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Hortaz, esan daiteke etxebizitza domotikoa etxebizitza adimenduna dela.
Sistema domotiko batek ondorengo elementuak ditu:
- Software edo hardware bidezko kontrolagailuak.
- Sentsoreak.
- Eragingailuak.
Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):
es domótica
fr domotique
en smart houses; house automation
port domótica
Entzun:
Etxeko atariraino noa oinez, hirigunera; etxea luxuzkoa da, argi halogeno sentsoreduna dauka, igogailu ukigarria, domotika adimenduna, bio jogurtak hozkailuan… eta Bakarrik segitzen dut. [Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga / Iñigo Roque (Pasazaite, 2014)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Reply