zurbil
izond. Kolore hori-zurixka edo eskasa duena (bereziki aurpegiko larruazalaz mintzatuz erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) izond. pálido, -a, lÃvido, -a; blanquecino, -a (2) adb. pálido, -a, lÃvido, -a
fr (1) izond. pâle, décoloré, -ée (2) adb. sans éclat, terne
en izond. pale, ashen
port (1) izond. pálido(a)
Entzun:
«Ez dut negarrez aritzea besterik
esku-ahurrak desegin artean»
idatzi nuela daukat gogoan.Carverrek hil baino hilabete bat lehenago
erosketetako papertxoan idatzi zuena ere
badatorkit: «Gurina, arrautzak, txokolatea…Antartidara joan ala Australiara?».
Uholak dakartzan adar eta plastikozko
ontziak dira egun oroitzapenak.Eta kalean galdu nuen lagunminaren
betarte zurbila ere badakarkit.
Bere irribarre konplizea.«Ez dut negarrez aritzea besterik
esku-ahurrak desegin artean»
idatzi nuela daukat gogoan.Gordean ditut halaber
neurria hartu nahia, aldatzeko ahalegina,
nire mamuekin irauteko premia.eta denbora arretaz ehundu
begiekin, malkoekin, eskuekin,
itzalen luzapenak bizirik harrapa nazan.[Bitartean heldu eskutik, Kirmen Uribe (Susa poesia, 2001)]
Reply