dontsu

iz. 1 adj. Zorionekoa, zorionez betea. Ik. dohatsu. Bizitza dontsu eta zorionekoa. Heldu zen egun dontsua. Kristoren etorrera dontsua. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez (esr. zah.). 2 adj. Aspergarria edo gogaikarria gertatzen dena. Ik. zorioneko 2. Politika dontsuak zer ekarri digu? (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

dontsu (V; Lar, Mg PAbVoc, Añ, Hb ap. Lh, Dv (V)). Ref.: A; Etxba Eib.

1. Dichoso, feliz. Sg. Lar y Añ “donoso”, tal vez para justificar una conjetura etimológica. v. deuntsu; dohatsu. Tr. Documentado desde Refranes y Sentencias, su uso disminuye relativamente en el s. XX. Es utilizado generalmente por autores vizcaínos; entre los guipuzcoanos, aparte de uno en Cardaberaz, sólo se encuentran ejs. del s. XX. Dontsuaen etsean duztiok barrez, deungeaenean negarrez. “Venturoso”. RS 96. Ah dontsua! Erretorika zer dan badakizu? Cb EBO 39. Iragoriko egun dontsu ta zorionbagetan. Mg PAb 202. Gaztañak ta sagarrak daukazan nekezalia dontsuago da andiki guztiak baño. Ib. 59. Oroitzen ninzan erle dontsuaz, zeñek lora eder ez diradenetatik ere atera oi duen eztia. VMg XI. Gabon gau bat izan zan beretzat ondo dontsu ta zorijonekua. Ur MarIl 98. Alako gertaera dontsubagaitik. “Con tan fausto motivo” (1866). BBatzarN 219. Lur dontsu eta zorijoneko oneganako [...] borondate ona. “Este privilegiado país” (1866). Ib. 215. Dontsua da gizona ona bada andrea. AB AmaE 420. Jaunak emon dagizuzala egun dontsuagoak eta zorionekoagoak. Itz Azald 23. Zera zu seme dontsua. / Aita bat degu guk biok eta / laster zerade aitortua. Ill Pill 23. Zuri, zeure eriotz dontsuan Jesus ta Maria begira zegozkizun orri. ArgiDL 121. Zorioneko ta dontsu da ongi bizi dana. Zait Plat 150. Asko ziran bete-izate aiñ dontsuari mira eiñda. Etxba Ibilt 458.

2. (V? ap. A; Lar, Añ), dontzo, donzu. Santo. Jaungoikoen Agindu Donzuak. Ulib 9. Aingeruakaz batera esateko: Dontsua, dontsua, dontsua. Ur Bisit 221 (ap. A). Numanciatar Tarifa uri dontsu, santua. AB AmaE 444. Ez iakan eldu orbanik / lora dontsuari. Azc PB 38 (se refiere a la Virgen María). An dago, lur dontsuan, illobi donean. Muj RIEV 1907, 208. Ia, ire esku dontsu orren ontasunean atsegindu deitela! Zam ib. 425. Jaungoikoari, bere Ama Dontzoari. Echta Jos 364. Alako bake dontsuba ekarri ebalako. Kk Ab I 40. Iturri eta osin dontsuak. JMB LEItz 93. Maiatzeko il / Dontsu onetan. Enb 78. Sukaldeko sua da, batez ere, benetan dontsua. Su ori Andra Mari jainkesaren irudi edo ikurra da. JMB ELG 85. Guretzat, Biedermann jauna, / jabetasuna dontsua da. / Guretzat santua, santu! Lab SuEm 190.

(Fig.). Bertso batzuek jarri / nai nizuke, sua, [...] /, baiña beti etzera / umil ta dontsua. Insausti 297.

3. (V), dontzu (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ; Elexp Berg. Dichoso (irónicamente). “Diru dontzu oi, ese maldito dinero” Iz ArOñ. “Siempre tiene sentido peyorativo. Se usa cuando uno está molesto de tanto oir hablar de un tema. Bariante dontsuoi be etzan bela akabatzekua” Elexp Berg. Zer da Anatomija dontsu ta izen ospe andiko ori? Mg PAb 52. Atrapau bagendu barberu dontsuba, kenduko geuntsan bizarra. Ib. 192. Politika dontsuak! Zer ekarri deusku? AB AmaE 223. Nola izan lezakek ik ez jakitea, bularreko aurrak dakitenean zer igaro zitzaion Pepete dontsuari? Apaol 97. Ire senargei dontsu ori nire senarra baiño esangiñagoa izan dailla. A BeinB 63. Zer da enetzat naturaleza dontsu ori? Makina izugarri bat besterik ez. Vill Jaink 159.

4. dontzu (V-gip), dontza (V-gip). “Dontzu bat, dontzabat, inválido, digno de compasión” Iz ArOñ.

Sinonimoak: izond. Bizk.

    [zorionez betea]: atsegindun, bienabenturatu, dohatsu, zorioneko, zorionezko, zoriontsu, bozkariotsu Ipar., lorios Ipar., uros Ipar., irus Zub., zoriondun g.e., zoritsu g.e., zorizko g.e., ditxoso zah., deuntsu Bizk. g.e.
    [ditxosozkoa]: zorioneko, ditxosozko Gip. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. (B) feliz, dichoso, -a (2) izond. (B) de marras; dichoso, -a (utilizado en sentido peyorativo)
fr izond. bienheureux, -euse
en izond. happy, pleased, delighted
port alegre, feliz, jubiloso

Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez (esr. zah.). 

dontsu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)