egonarri

iz. 1. Pairamena, eroapena; patxada. Zorigaitzak egonarriz eraman. 2. Oinarria, zimendua, euskarria. Non egonarri sendoa zugan baizik? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[eramankizuna, eroapena]
pazientzia, pairakortasun Ipar., pairamen Ipar., pairu Ipar., eroakizun Bizk., eroapen Bizk., jasankortasun Ipar. jas., eraman g.e., iraupen g.e., igurikitza Ipar. zah.
[oinarria]
fundamentu, oinarri, zimendu, zimentarri, egarzola Zub., asentu Ipar. zah., eustazpi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) paciencia; tranquilidad, sosiego, flema (2) estancia, asiento; tiempo de descanso
fr patience
en patience

Gogorra izango naiz, eta hori ere iritsiko da, egonarri pixka batekin, baina badirudi ni nabilkiola beti atzetik, eta horixe da okerrena. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)